EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

Federalismoa 'elkargunea' izan daiteke, Aranaren ustez

Erredakzioa

2012/10/09

“Ezkerra-eskuina ardatza nazionalari lehenesteko” beharra nabarmendu du, datorren Eusko Jaurlaritzako politikak “baldintzatzeko”.

  • Mikel Arana Ezker Anitza-IUko koordinatzailea eta Cayo Lara IUko koordinatzailea.

    Mikel Arana Ezker Anitza-IUko koordinatzailea eta Cayo Lara IUko koordinatzailea. EFE

Iruzkinak

Mikel Arana Ezker Anitza-IUko lehendakarigaiak azaldu duenez, “independentzia krisitik irteteko irtenbidearen moduan proposatzea ez da solidarioa, ezta bideragarria ere”. Halaber, federalismoa “elkargunea” izan daitekeela nabarmendu du, “tentsioak liberatzeko”.

Edonola ere, hauteskundeetako eztabaida gai horretan ez zentratzea eskatu du, eta “ezkerra-eskuina ardatza nazionalari lehenesteko” beharra nabarmendu du, datorren Eusko Jaurlaritzako politikak “baldintzatzeko”.

Forum Europa-Tribuna Euskadin egindako hizkeltaldian, Ezker Anitzako buruak argi esan du Patxi Lopezek PPrekin paktatzeko aukera izango balu berriro gauza bera egingo lukeela. Halaber, Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentea izan zela Euskadin akordioa “puskatu” zuena azaldu du.

Horren haritik, esan duenez, “inork” ez du uste Lopez berriro hautatzen bada Gobernu zentralaren politika ezberdinak aplikatuko dituenik. Halaber, PSE-EEri eta EH Bilduri “ezkerra-eskuina ardatza nazionalari lehenestea” eskatu die.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#