EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

EQUO Youtubetik bideoak emititzen hasi da

Erredakzioa

2012/10/11

Helburua herritarrek EAEKo hauteskundeetako lehendakarigaiari galderak egin ahal izatea da, “euskal irrati telebistako eztabaidetan egindako bazterketaren ostean”.

Iruzkinak

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak formazioak Youtuberen bitartez bideoak emititzen hasi da, herritarrek EAEKo hauteskundeetako lehendakarigaiari galderak egin ahal izateko, “euskal irrati telebistako eztabaidetan egindako bazterketaren ostean.

Herritarren lehenengo elkarrizketan, Aitor Urresti EQUOko lehendakarigaiak azken egunetan webgunean eta sare sozialetan jasotako galderei erantzun zien, “hauteskunde programari buruzko gaiei buruz, eta baita beste alderdi politikoekin egiteko asmoa duten paktuen inguruan ere”, EQUOk ohar batean jakitera eman duenez.

Behin eta berriz errepikatutako galdera Euskadin 45.000 “ekuolanpostu” sortzearen ingurukoak izan dira, eta Urrestik honako hau azaldu du: “Aurreikuspen hori Lanaren Nazioarteko Organizazioaren txostenean oinarrituta dago, euskal errealitatean aplikatuta”.

EQUOren hautagaiaren hitzetan, “beharantz egindako aurreikuspena da, 90.000 lanpostu sortu daitezkeelako energia berriztagarrietan eta zerbitzu sozialetan inbertituz gero, lan jarduera murrizteari esker”.

Eusko Legebiltzarrera iristeko moduko emaitzak lortuz gero, formazioak egin ditzakeen paktu posibleen inguruan, Urrestik esan du EQUOren programan herritarrekin duten paktua azaltzen dela eta hori izango dela edozein akordio egiteko oinarria.






Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#