EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

Ustelkeriagatik zigortutakoak zerrendetatik ateratzeko eskatu du UPyDk

Erredakzioa

2012/10/16

Gorka Maneiro Gasteizen izan da, UPyDren 12 proposamen jasotzen dituen dokumentu bat aurkezteko.

Iruzkinak

Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaiak EAEko erakundeetako ordezkarien “bateraezintasun” Legea “gogortzea” proposatu du, EAEko zinegotzi, alkate eta batzarkideek Legebiltzarreko ordezkariak izateko aukera debekatzeko. “Ezin da lanaldi laburreko alkaterik egon, hori herritarrei iraintzea da”, adierazi du.

Maneiro Gasteizen izan da, UPyDren 12 proposamen jasotzen dituen dokumentu bat aurkezteko.

"Herritarrak politikarengandik eta politikariengandik urrundu egin dira eta mesfidantza hori egungo arazo nagusienetariko bat bihurtu da. Ordezkariengan konfiantza berreskuratzeko neurriak proposatuko ditugu”, adierazi du UPyDko zerrendaburuak ohar batean.

Neurri horien artean, Zigor Kodearen erreforma azpimarratu du Maneirok “ustelkeria delituengatik zigortutako politikariak zerrendetatik eta erakundeetatik ateratzeko”.

“Bateraezintasunak” gogortzea ere proposatuko du UPyDk, EAEko batzarkideak, zinegotziak eta alkateak “legebilzarkideak ere izan ez daitezen”. “Hiri bateko alkateak ezin du lanaldi laburra izan, hori herritarrak iraintzea da”, salatu du.

Boto guztiek “balio berdina” izateko, kargu publikoen legealdiak mugatzeko, alderdi politikoen baitan hauteskunde primarioak ezartzeko eta alderdietako aurrekontuak eta kontuak publikatzeko hauteskundeen inguruko legeak erreformatzea ere eskatu du UPyDko zerrendaburuak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#