EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

Bigarren hauteskunde eztabaida, lehendakarigaiekin

Erredakzioa

2012/10/17

Bigarren hauteskunde eztabaida hau Dani Alvarezek gidatuko du eta Radio Euskadi, ETB-2 eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da 22:30etik aurrera.

Iruzkinak

ETB-2k, eitb.com-ek  eta Radio Euskadik hauteskunde kanpainako bigarren eztabaida eskainiko dute gaur gauean. Hain zuzen ere, Iñigo Urkullu (EAJ), Patxi Lopez (PSE), Antonio Basagoiti (PP), Laura Mintegi (EH Bildu) eta Gorka Maneiro (UPyD) lehendakarigaiak eta Jose Navas Ezker Batuaren Arabako zerrendaburua izango dira bertan.

Hasieran, lau alderdi nagusien artean egin behar zen debatea, baina, Hauteskunde Batzorde Zentralak erabakitakoaren ondoren, parte hartzeko aukera zabaldu da, Ezker Batua eta UPyD alderdietako hautagaiak bertan izan daitezen. Erabaki horretan, legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek baldintza berdinetan egotearen beharra adierazi da.

Erabaki hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak adierazitakoarekin ez dator bat. Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen aburuz, EITBk egindako bi debateren proposamenak, (legebiltzarreko indar guztiak ordezkatzen dituzten sei hautagaiekin debate bat, eta alderdi nagusiak ordezkatzen dituzten lau ordezkarirekin bigarrena) Hauteskunde Legeak jasotzen dituen oinarriak babesten ditu.

Bigarren hauteskunde eztabaida hau Dani Alvarezek gidatuko du eta Radio Euskadi, ETB-2n eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da 22:30tik aurrera. 

Hauteskunde Batzorde Zentralaren irizpidea, halaber, ostegunean, hilaren 18an, gaueko 22:15ean ETB-1en emango den eztabaidari ezarriko zaio. Eztabaida horretan ere aipatutako alderdi guztien ordezkariak izango dira. Debate hau Euskadi Irratian izango da entzungai ostiralean urriaren 18an, goizeko 08:30ean.

eitb.com-ek jarraipen berezia egingo du hauteskunde webgune bereziaren bitartez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa