EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

PSE-EE 'ez da aukera fidagarria', Antonio Basagoitiren iritziz

Erredakzioa

2012/10/17

PPko lehendakarigaiak PSE-EEren aurka jo du, eta Alderdi Sozialistaren alde botoa ematea 'aurrezkiak lehentasunezko akziotan sartzearen parekoa da', haren ustez.

Iruzkinak

Alderdi Sozialista “ez da aukera fidagarria” urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak jakinarazi duenez. Euskal sozialisten aldeko botoa ematea “dirua lehentasunezko akziotan sartzearen parekoa da: hitz onez fidatzen zara, eta gero, dirua desagertu egiten da”, gaineratu du.

Alderdi Popularreko burua Portugaleten izan da gaur hauteskunde kanpainako ekitaldien baitan, eta haren ondoan egon dira: Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentea, eta alderdiko beste hainbat buruzagi, tartean, Leopoldo Barreda.

PPko lehendakarigaiak Portugaleten zegoela aprobetxatu du PSEren aurka egiteko, hauteskunde kanpaina amaitzeko hiru egun falta direnean. Izan ere, demokrazia ezarri zenetik PSE-EE alderdiak gobernatu du Portugaleten, eta Ezkerraldeko gune sozialista horren parte da.

“PSE-EEk ez du ezer bermatzen, eta are gutxiago, ez du Urkulluk proposatzen duen erronka independistari aurre egiteko proposamenik egiten”, haren iritziz.

“Alderdi Sozialista historikoki belaunikatu egin da EAJren aurrean. Duela lau urte nire botoa eman izan ez banie lehendakari izateko, EAJren eta Ibarretxeren aurrean belaunikatu egingo ziren”, eta “lau urte hauetan Ibarretxek Artur Masek egin dituenak baino okerragoak egingo zituen”, Antonio Basagoitiren ustez.

Euskaldunei etsipenean ez erortzeko eskatu die, eta aldaketa nahiak bultzatuta, duela lau urte PSE-EEren aldeko botoa eman zutenei, aukera Alderdi Popularra dela esan die Basagoitik. “PSE-EE ez dago, baina hemen gaude Antonio Basagoiti eta PP, eta aukera fidagarria da bizikidetza bermatzeko”, gaineratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#