EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

Urkullu erreforma fiskala adosten saiatuko da aldundiekin

Erredakzioa

2012/10/17

Erreforma horren helburua "ekonomia berpiztea" izango dela esan du EAJren lehendakarigaiak.

Iruzkinak

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak esan du bere alderdiak "zuhurtzian eta aurrekontu diziplinan" oinarritutako kudeaketa eskaintzen duela, Patxi Lopezen Jaurlaritzaren gastu "arduragabearen aurrean". Urkulluk iragarri du Foru Aldundiekin erreforma fiskala adosten saiatuko dela "ekonomia berpizteko".

EAJren Donostiako egoitzan egin ditu Urkulluk adierazpenok, Joseba Egibar Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera. Krisi ekonomikoa gainditzea, hazkundearen bidean jartzea eta enplegua sortzea jarri dituzte bi buruzagi jeltzaleek helburu nagusi gisa, eta lan horretarako baliabide gutxiago izango dituztela aitortu dute.

Egibarrek azaldu duenez, zerga bidez jasotako diru kopuruak behera egin du eta horrek aurrekontu murrizketa eragingo du 2013ra begira, eta Urkulluk bat egin du ideia horrekin eta "agintzen duenak agintzen duela gastu murrizketari" aurre egin beharko diola azpimarratu du. Hori horrela, hurrengo Jaurlaritzak "babesa eta sendotasun handia" beharko dituela aldarrikatu du EJAren hautagaiak.

Jaurlaritzaren zorraren igoera

EAJren lehendakarigaiak berriro gogorarazi du Jaurlaritzak Euskal Finantza Kontseiluaren bilera atzeratu duela hauteskundeak pasa arte, eta hori "egoera ekonomikoaren larritasunari" aurre ez egiteko dela uste du, eta ondorioa "Jaurlaritza, aldundiak eta udalak aurrekontuak egiteko modurik gabe" egotea dela.

Buruzagi jeltzaleak azaldu duenez, 2009an Jaurlaritzak 600 milioi euroko zorra zuen, "eta orain Jaurlaritzak, Administrazioak eta elkarte publikoek 7.154 milioi euroko zorra dute, hamar aldiz handiagoa".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#