EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

Leioako campusean

Soilik 'eskuineko' proposamen ekonomikoak egitea kritikatu du Mintegik

Erredakzioa

2012/10/17

EHUko Bizkaiko campusean hitz egin du Mintegik eta EH Bilduren gazteriaren inguruko proposamenak helarazi ditu.

Iruzkinak

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren arabera, beste alderdiek soilik "eskuineko" neurri ekonomikoak proposatzen dituzte "kapitalisten interesak bakarrik aintzat hartzen dituztelako" eta "herritarren beharrei muzin egiten dietelako".

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko campusean izan da Mintegi, eta EH Bilduk gazteriaren inguruan dituen proposamenak helarazi ditu.

EH Bilduko lehendakarigaiak gazteen arteko langabezia tasak "asko arduratzen" diola esan du: erkidegoko gazteen % 35 langabezian dago.

Politika horiek gizarte zerbitzu, hezkuntza eta osasun arloetako "oinarrizko beharrak" ez dituztela zaintzen esan du eta EAEn hezkuntza sistema "propioa, unibertsala, kalitatekoa eta doakoa" defendatu du.

'Langabezia gutxitzeko neurri zehatzak'

Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatzen duten koalizioko hautagaiaren iritziz, alderdi politikoek ez dute "gazteen arteko langabezia murrizteko neurri zehatzik" hartzen, "EH Bilduk, ordea, programa zehatza du", esan du.

"Hezkuntzan inbertitzen ez duen herrialde batek arazo larria du", gaineratu du.

35 orduko lanaldia

PPk erretiroa hartzeko adina atzeratzearen inguruan harturiko proposamena kritikatu du eta EH Bilduk, ordea, belaunaldi berriak lan merkatuan sartzeko adina gutxitzea eta 35 orduko lanaldia defendatzen duela azpimarratu du.

"Justizia sozialaren" eta "normalizazio politikoaren" helburuak berretsi ditu, "ezkerreko balioekin, pertsonak ekintza politikoaren erdian ezarriz".

Hauteskundeen inguruko informazioa

Hautagaiak

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#