EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

U-21

EBri botoa ematea eskatu du Villarejok, 'egoerak txarrera ez egiteko'

Erredakzioa

2012/10/17

Jimenez Villarejo Ezker Batuak-en Bilboko egoitzan izan da, alderdi horretako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuarekin eta 30 bat militanteekin batera.

Iruzkinak

Datorren igandean, botoa Ezker Batua-Berdeaki eman behar zaiola adierazi du Carlos Jimenez Villarejo ustelkeriaren aurkako fiskal ohiak, “Katalunian gertatu den bezala, egoerak txarrera ez egiteko”.

“Kataluniako herritarrak behin eta berriz manipulatu dituzte azken bi urteetan, CIUk sortutako lotsariak ezkutatzeko. Espainian murrizketa gehien egin dituztenak dira”, adierazi du.

Jimenez Villarejo Ezker Batuaken Bilboko egoitzan izan da, alderdi horretako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuarekin eta 30 bat militanteekin batera.

Fiskal ohia “zuzenbide Estatu sozialaren krisiarekin” kezkatuta agertu da, bere hitzetan, “Estatu kolpe”

Ustelkeriaren aurkako fiskal ohia kezkatuta azaldu da "zuzenbidezko Estatu sozialaren krisiagatik". Bere iritziz, "estatu kolpe bat" jasaten ari da, izan ere, PPren Gobernua lege dekretuen bitartez neurri legegileak hartzen ari dela eta ondoren, "era mekanikoan, " Kongresuan duen gehiengo osoarekin legeak berresten dituela azaldu du.

Era honetan, Beheko Ganbera "txikituta" gelditu dela esan du, "ez baitago eztabaidarik, eta legeak bozkatu aurretik jada indarrean daude", kritikatu du.

Horregatik, "PPren Gobernuaren "kapitalismo ustela" salatu du, "CIUren babesarekin zerga amnistiaren lege dekretu bat onartu zuelako". "Geroz eta gehiago irabazten duten aberats gehiago daude, eta txiroek, ordea, geroz eta gutxiago irabazten dute ", azpimarratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#