EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak
I.G./N.O.
2012/10/17
Independentzia eta Espainiarekiko harreman esparru berri batek EAEri ekarriko liokeena izan dira Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdien lehendakarigaien hauteskunde eztabaidaren gai nagusiak.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (2)
Independentzia eta Espainiarekiko harreman esparru berri batek EAEri ekarriko liokeena izan dira Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdien sei lehendakarigaien hauteskunde eztabaidaren gai nagusiak. Krisi ekonomikoaz ere aritu dira hautagaiak.
Ekonomiaren inguruko bi zati zeuden arren, independentzia eta Euskadik Espainian duen tokia izan dira nagusi Iñigo Urkulluren (EAJ), Patxi Lopezen (PSE), Antonio Basagoitiren (PP), Laura Mintegiren (Eh Bildu), Jose Navasen (EB) eta Gorka Maneiroren (UPyD) arteko ordu eta erdiko eztabaidan.
Basagoitik hasi du gai ekonomikoaren eztabaida, eta behin eta berriro eskatu dio Urkulluri alderdiko egitarauan independentzia dagoen ala ez erantzuteko. Hautagai popularra jo eta ke aritu den arren, EAJko hautagaia ez da auzi horretan sartu hirugarren tartera iritsi diren arte (esparru juridikoa, elkarbizitza eta erabakitzeko eskubidea).
"Ona litzateke zure plana zein den argitzea eta bertan independentzia edo erreferenduma dagoen azaltzea", esan dio Basagoitik. Halaber, Ibarretxeren aroan "100.000 gazte inguru Euskatik joan zirela" adierazi du. "Kanpaina osoa daramagu eta oraindik non zauden esan gabe jarraitzen duzu", esan dio hautagai jeltzaleari.
"Nazionalismoaren helburuak betez gero, pentsioak arriskuan" geldituko direla gaineratu du Basagoitik. "Burujabetzaren inguruko proposamenak dena jartzen du arriskuan". Ez du Urkulluren erantzunik jaso eta "zerbait ezkutatzen duzula sinesten amaituko dugu", ohartarazi dio.
Elkarbizitzaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruko tartean, "Euskadin aro berri bat" hasi dela nabarmendu du Urkulluk, "ez baitago ETAren mehatxurik" eta datorren Legebiltzarrean "alderdi politiko guztien ordezkariak egon daitezkeelako".
Basagotik behin eta berriro galdetu dionez, "Euskadiko etorkizunarekin beldurrik ez sartzea" eskatu dio Urkulluk eta "independentzia beste auzi batzuk estaltzeko ez erabiltzeko" ohartarazi dio.
"EAJren proiektua ez doa inoren aurka. Hankak lurrean ditugu eta inork ez du beldurrik izan behar", adierazi du. Halaber, "autogobernu gehiago" lortzeko apustua berretsi du.
Bakearen legealdia
Bestalde, "bakearen legegintzaldia izan da hau", esan du Patxi Lopezek, eta "indarkeriarik gabe, elkarbizitza eraiki" behar dela defendatu du. "Autogobernuaren alde nago, elkarbizitzak hori uzten digu eta", esan du.
Ildo honetan, Urkulluri horren inguruko jarrera argitzeko eskatu dio. "Ni independentziaren aurka nago, baita PPren Gobernuak ostiralero ezartzen digun zentralismoaren kontra ere". "Kanpaina amaitu egingo da eta pentsatzen eta proposatzen duguna ezkutatzen jarraitzen dugu", esan dio Lopezek hautagai jeltzaleari.
"Hemendik at zaudenean, independentzian aurrerapausoak emateaz hitz egiten duzu, eta horrek ez du autogobernuarekin zerikusirik".
Hautagai sozialistaren iritziz, independentziak " ez du irtenbiderik ematen eta herrialdea txiroago bilakatzen du". "Independentzia proposatzen duen edozeinen aurrean egongo naiz", adierazi du.
Laura Mintegik, ordea, "krisiaren irtenbide bakarra independentzia maila handiagoa" lortzea dela defendatu du, "ekonomikoki eta sozialki herrialde bizia izateko, hau hondoratzen ari delako".
"Gai nazionalean" EAJrekin bat egiten duela esan du koalizio abertzaleko hautagaiak, baina ez arlo ekonomikoan. "Gure artean konpontzea baino ez zaigu gelditzen, ez dago beste erremediorik. Ikusten gaituen jendeak bakea merezi du", azpimarratu du.
Balizko galdeketa baten inguruan, "demokraziak beldurra" ematen duela esan du Mintegik. "Zergatik gara herrialdeari pentsatzen duena galdetzearen beldur?"
Jose Navasen (EB) iritziz, Aieteko Adierazpena (gaur urtebete bete da) "bakea lortzeko, biktimen mina erreparatzeko eta ETAren desagerpena lortzeko bidai orria da".
Azkenik, etorkizunean ezingo dela "presoekin zesiorik" egin nabarmendu du Gorka Maneirok (UPyD), eta Euskadik independentzia lortzea "mehatxua" dela esan du; "hondamendia litzateke".
Murrizketak eta krisia
Murrizketak, dagoeneko aplikatu direnak eta etorkizunekoak, eztabaidaren ardatz izan dira. Patxi Lopez lehendakarigaiak esan duenez, Euskadin ez da koordainketa ezarri eta ez dira oinarrizko zerbitzuak murriztu. Urkulluk esan du murrizketa gehiago egin beharko direla, baina hezkuntzan, osasunean eta pentsioetan eraginik izan gabe.
Lopezek askotasn galdetu dio Urkulluri “murriztu nahi duten 1.000 milioi euroak nondik aterako dituen”, eta hautagai nazionalistak administrazioa “txikitzea” eta “kontzertu ekonomiko gehiagorekin” diru gehiago biltzea espero duela erantzun dio, BEZa eta zerga bereziak Euskadin kudeatzeko.
Puntu horretan, Basagoitik plan independentistek eta Gizarte Segurantzaren kutxa bakarraren hausturak pentsiok arriskuan jarri dituztela adierazi du. EH Bilduko lehendakarigaiak, aldiz, koalizio abertzaleak Gipuzkoan onartutako erreforma fiskalak jarri ditu eredutzat, aberastasun handia dutenei zerga berezi bat ezarrita eta PFEZa aldatzea “gehien dutenek gehien ordaintzeko”.
Navasek, EBren Arabako hautagaiak, azaldu duenez, Euskadi paradisu fiskala da Europan, UPyDko ordezkariak, bestalde, Legebiltzarrak bateratutako politika fiskala eta euskal administrazioen sarea sinplifikatzeko erreforma instituzionala eskatu ditu.
Zenbatuta Hasi gabe
Eserlekuak guztira - 75
Gehiengo absolutua - 38
HAUTESKUNDEAK
EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Agate no hace el duelo por miedo a los cocodrilos | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Avance del episodio 20 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Julian les requisa productos ilegales a los concursantes | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Piso de portero en Bilbao | interiorista Pablo Ruiz | Ongi Etorri
Vídeo: Entrevista a Agate | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Sobrevolamos Bilbao para ver los nuevos accesos | Euskadi directo
Vídeo: Aissa, Ixa e Iñaki se van a un spa | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Iñaki nomina a Diana | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Ático en Donostia | Elisabet Brión de La Chimenea Decoración | Ongi Etorri
Vídeo: Profesión o vocación | Personas que han cumplido su sueño | Equipo ED
Vídeo: Los mejores momentos de Agate en El Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Nominan a Alex | Iñaki tiene que nominar | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Confesiones de Agate | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Juanito Oiarzabal y su equipo y la comida | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeos: El callejero vitoriano es cosa de chinos | Euskadi directo
Vídeo: Joxe y los demás cantan Lau Teilatu | El Conquistador del Fin del Mundo
El escándalo de los huertos solares en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Malpensando, opinión de José Antonio Pérez sobre la educación|Más que palabras
Joanes Aierbe Ordiziako kapitainak agur esan dio errugbiari|Hiru erregeen mahaia
Xabi Etxeita baraja regresar al Athletic | Radio Euskadi|Fuera de Juego
Accesos a Bilbao: nuevas entradas y salidas por San Mamés | Entrevista|graffiti
'Chapu' Nocioni: 'Me tatué la alianza de casado porque la perdí dos veces'|El Madrugador
Entrevista a Uxue Barkos sobre su libro 'Contra viento y marea' |Boulevard
XII Semana de la bicicleta de Vitoria-Gasteiz, en Radio Vitoria|Plaza Nueva fin de semana
Entrevista al sociólogo estadounidense James Petras | Radio Euskadi|Boulevard
Consulta popular en Karrantza: ¿Toros sí o no?, en Radio Euskadi|Más que palabras
Entrevista a Antonio Bsagoiti en "Boulevard" | Radio Euskadi|Boulevard
Aritz Aranburu surflaria, Brasilera bidean, Euskadi Irratian|Hiru erregeen mahaia
Asier Abaunza zinegotzia, Bilboko sarrera berriari buruz|Faktoria
Entrevista a Josef Ajram, agente de Bolsa y triatleta | Radio Euskadi|graffiti
Fabes con txistorra: se lo comió todo | Radio Euskadi|La Noche Despierta
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: Tornado en Oklahoma | Decenas de muertos por un tornado
Vídeo: Accidente en la A-1 en Segovia | Decenas de vascos atrapados
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Nuevos accesos a Bilbao | Normalidad en el primer lunes
Vídeo: Tornados en EE. UU. | Los tornados ponen en alerta a EE. UU.
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Nuevos accesos a Bilbao desde San Mamés | Se abrirán en mayo
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo: Nueva estación Donostia-San Sebastián | Comizenzan las obras
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Vídeo del nuevo San Mamés desde el aíre | Imágenes aéreas de San Mamés
Giro de Italia 2013 | El pelotón afronta la última semana decisiva | Giro de Italia
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo | Campeonato Manomanista 2013 | Urrutikoetxea, a semifinales
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Caída de los escapados en la etapa 12
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria de Uran en la décima etapa
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo del Giro 2013 | Ikurriña con escudo del Athletic en la etapa 14
Vídeo de la caída de Vanotti y Battaglin | Giro de italia 2013
Video cuarta victoria de Mark Cavendish | Giro de Italia 2013
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Vídeo: Eurovisión 2013 | Dinamarca gana del festival de Eurovisión
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo: Receta masa madre natural de centeno, Iban Yarza | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Receta de crema de calabacín 'deluxe', con David De Jorge | Robin Food
Vídeo: Receta de guiso de patatas y bacalao | Cocina | Robin Food | Robin Food
Jennifer Lopezen eta Pitubllen "Live It Up" kantuaren bideoklipa
Txapela buruan saioaren estreinaldia, ETB-1en | Txapela Buruan
La Musicalité taldearen bideoklip berria: Última noche en la tierra
Eñaut Elorrietaren kontzertua Donostian | Deserriko kantak, aurkezpena
Gran Rapids lipdub bideoa | Destination EH lehiaketa Gaztean
David Guetta, Chris Brown, eta Lil Wayne: ''I can only imagine''