EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak
Manu Gimenez
2012/10/21
Jeltzaleek 27 legebiltzarkide eskuratu dituzte, EH Bilduk baino sei gehiago. PSE-EEk 16 legebiltzarkide izango ditu; PPk, 10, eta UPyDk, 1. EBk eta Ezker Anitzak azkenean ez dute ordezkaririk izango.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
EAJk, Iñigo Urkullu lehendakarigaiaren alderdiak, irabazi ditu EAEko hauteskundeak, 27 legebiltzarkide lortuta, eta jeltzaleengandik sei eserlekura gelditu da EH Bildu koalizio abertzalea, 21ekin. PSE-EE hirugarren indarra izango da, 16 eserleku eskuratuta; PPk 10 ordezkari izango ditu, eta UPyDk eutsi egingo dio Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrari. Ezker Batuak, ordea, ez du legebiltzarkiderik izango datozen lau urteetan, eta Ezker Anitzak ere ez du lortu lehenengo aldiz Legebiltzarrean sartzea.
Aurreko hauteskundeetan ezker abertzalea falta zenez, gaurko emaitzen ostean, EH Bildu koalizioak izan ezik, alderdi guztiek galduko dituzte legebiltzarkideak: EAJk 3, PSE-EEk 9 eta PPk 3. Boto kopuruari dagokionez, herritarren % 34k babestu dute hautagai jeltzalea, lautik batek EH Bildu eta Laura Mintegi lehendakarigaia, % 19k PSE-EE eta % 11k PP.
Parte-hartzea % 65,83koa izan da, eta abstentzioa % 34,41era iritsi da.
Adierazpenak
Emaitzen berri izan eta berehala, Urkullu gustura agertu da Sabin Etxean, jarraitzaileen zoriontasun oihuen artean, eta akordio zabal, plural eta egonkorren alde egin du, “Euskadiren erronkek hori eskatzen” baitute.
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak, bestalde, Legebiltzarrean “hirutik bi abertzaleak” izango direla azpimarratu du, ezker abertzaleak inoiz lortu dituen emaitza onenak ospatzen ari zirenean, Bilbon, Casillan.
Patxi Lopez jarduneko lehendakaria ez da horren gustura agertu, eta emaitza hobeak espero zituela aitortu du. Dena dela, argi adierazi du “sozialisten abentura” oraindik ez dela amaitu.
“Ezker abertzalearen itzulerarekin zaila izango zela bagenekien, baina eserleku gehiago espero genituen”, adierazi du, etsita, Antonio Basagoiti PPren hautagaiak, 13 legebiltzarkide izatetik 10era pasatu direla ikusita.
Gorka Maneiro UPyDko ordezkariak azpimarratu du bere alderdia aurreko hauteskundeetan lortutako "eserleku kopuruari eutsi dion alderdi nazional bakarra" izan dela eta "konstituzionalismoaren borroka” irabaziko dutela.
Mikel Arana Ezker Anitza-IU alderdiko lehendakarigaiak dimisioa aurkeztuko duela iragarri du, legebiltzarkiderik ez duela lortu jakin eta gero.
Ezker Batua-Berdeak (EB) Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu da, 28 urtez ordezkaritza izan ostean; alderdiaren zuzendaritzaren ustez, Euskadiko “ezker sozialaren hausturak” azaltzen du emaitza.
Emaitzak lurraldeetan eta hiriburuetan
EAJk garaipen zabalak lortu ditu Bizkaian (EAJ, 11; EH Bildu, 6; PSE-EE 5, eta PP, 3) eta Araban (EAJ 7, EH Bildu 6, PSE-EE 6, PP 5 eta UPyD 1). Gainera, Gipuzkoan (EH Bildu 9, EAJ 9, PSE-EE 5 eta PP 2) lehenengo indarrarengandik, EH Bildurengandik, 500 boto eskasera geratu da, legebiltzarkide kopuru berberarekin.
Hiriburuetako emaitzei begiratuta, EAJk hiru hiriburuetan irabazi du. Bilbon ez da ezustekorik izan, eta EAJ izan da nagusi PSE-EEren, EH Bilduren eta PPren aurretik. Gasteizen, PSE-EEren aurretik irabazi du, eta hirugarren lekuan geratu da PP, Alkatetza badu ere. Donostian ere antzekoa gertatu da, eta, EH Bilduk alkatetza duen arren, EAJk irabazi du, bigarren PSE-EE geratu da, eta hirugarren izan da koalizio abertzalea.
Gehiengo abertzalea
Legebiltzarrean indar abertzaleak izango dira nagusi; izan ere, Legebiltzarraren ia bi heren (75etik 48) EAJren eta EH Bilduren esku geratuko dira.Legebiltzarrean inoiz baino parlamentari abertzale gehiago egongo dira datozen lau urteetan.
Itun posibleak, gehiengo osorako
Alderdi batek ere ez du gehiengo osoa lortu, eta akordioetara heldu beharko dira gehiengo osoarekin agindu nahi badute. Hori horrela, boto gehien jaso duen alderdia izanik, EAJk hartuko du akordioak bilatzeko ardura, eta, PSE-EErekin eta EH Bildurekin ituna eginez gero, gehiengo absolutuan agintzeko aukera izango du. EH Bilduk, berriz, EAJrekin soilik izango luke gehiengo absolutuaren babesa.
Beraz, aurreko hiru urteetako Jaurlaritza ahalbidetu zuen PSE-PP ituna ez da errepikatuko, bien artean EAJren legebiltzarkide kopurura ere ez baitira iristen.
Istiluak
EAEko 748 hauteskunde-zentroek 20:00etan itxi dituzte ateak, aparteko istilurik gabe. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 5.000 ertzainek zaindu dituzte Bizkaiko 1.475 hauteskunde-mahaiak, Gipuzkoako 876ak eta Arabako 427ak.
Eguraldi txarrak eragindako arazoez aparte, normaltasuna izan da hauteskunde eguneko ezaugarri nagusia.
Istiluren bat aipatzekotan, Patxi Lopez jarduneko lehendakariak, botoa ematera joan denean, entzun behar izan dituen protesta oihuak azpimarra daitezke. Dozena bat lagunek presoen askatasuna aldarrikatu dute, Patxi Lopezen hautestontziaren ondoan, eta lehendakariak gogor kritikatu du jarrera hori.
Horretaz aparte, ez da istilu nabarmenik gertatu, kartelekin izandako gorabehera batzuk besterik ez.
Hauteskunde-kanpaina
Krisi ekonomikoa, autodeterminazioa eta estatu eredua izan dira gai izarrak ETAren indarkeria gabe egindako lehenengo hauteskunde-kanpainan. Gainera, Kataluniako independentismoak hartu duen indarrak eta Eskoziako erreferendumak puri-purian jarri dute eztabaida, ETBn egindako debateetan ikusi ahal izan den bezala.
Zenbatuta Hasi gabe
Eserlekuak guztira - 75
Gehiengo absolutua - 38
HAUTESKUNDEAK
EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Aissa, Ixa e Iñaki se van a un spa | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Juanito Oiarzabal y su equipo y la comida | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Conoceremos al primer finalista el domingo | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeos: El callejero vitoriano es cosa de chinos | Euskadi directo
Vídeo: Avance del juego de inmunidad | Debate del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: El Conquis en Iguazú | Avance | Debate del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Un huevo de dinosaurio destroza un coche en Bilbao | Euskadi directo
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo: Julian les requisa productos ilegales a los concursantes | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Patricia Gaztañaga visita casas de ensueño | 20 de mayo de 2013
Vídeo: Un colegio de Basauri vende pulseras para tener desfibrilador | Euskadi directo
Joanes Aierbe Ordiziako kapitainak agur esan dio errugbiari|Hiru erregeen mahaia
Malpensando, opinión de José Antonio Pérez sobre la educación|Más que palabras
Consulta popular en Karrantza: ¿Toros sí o no?, en Radio Euskadi|Más que palabras
Aimar Agirresarobek irabazi du Bilboko triatloia|Hiru erregeen mahaia
Accesos a Bilbao: nuevas entradas y salidas por San Mamés | Entrevista|graffiti
XII Semana de la bicicleta de Vitoria-Gasteiz, en Radio Vitoria|Plaza Nueva fin de semana
Entrevista a Uxue Barkos sobre su libro 'Contra viento y marea' |Boulevard
Los oscuros líderes de opinión en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Canales ahizpek surflari profesional izatea dute amets|Hiru erregeen mahaia
Entrevista a participantes del Triatlón Bilbao | Superación personal|graffiti
Belén Greaves asegura que no defiende la posición de Eroski y Fagor|Ganbara
ariketa matematikoak, kalkulagailurik gabe, Euskadi Irratian|Amarauna
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu|Más que palabras
El escándalo de los huertos solares en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Entrevista a Patricia Gaztañaga | 'Ongi Etorri, casas con encanto'|graffiti
GPS para los deudores, con Pedro Olalla en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Amets Arzallus, gai librean: Lurralde mugei buruzko gogoeta|Amarauna
Realaren golak, Sevillan, Ander Altunaren ahotsean, Euskadi Irratian|Hiru erregeen mahaia
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Nuevos accesos a Bilbao desde San Mamés | Se abrirán en mayo
Vídeo: Nuevo acceso a Bilbao | Abiertas las entradas por San Mamés
Vídeo: Empresa de construcción subasta su patrimonio en Arrigorriaga
Vídeo: Marcha en Bilbao a favor de los derechos del pueblo saharaui
Vídeo: Nuevo acceso a Bilbao por San Mamés | Así quedará el tráfico
Ikurrina Mungian | Ikurrinaren alde herri bat martxan ekimena
Vídeo: Nuevo acceso a Bilbao | Acceso de San Mames visto desde el aire
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
Vídeo del Giro 2013 | Ikurriña con escudo del Athletic en la etapa 14
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo de la caída de Vanotti y Battaglin | Giro de italia 2013
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Caída de los escapados en la etapa 12
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria de Uran en la décima etapa
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Video cuarta victoria de Mark Cavendish | Giro de Italia 2013
Vídeo | Campeonato Manomanista 2013 | Urrutikoetxea, a semifinales
Vídeo Londres 2012 | El 'sketch' de Mr. Bean en la inauguración
Vídeo del Manomanista 2013 | Victoria de Irujo ante Beroiz (22-6)
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Rampas del 20% en la décima etapa
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Declaraciones de Rigoberto Uran (Sky)
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'
Vídeo: Escándalos de Leonardo Dicaprio | Relación con la mafia rusa | La noche de
Vídeo: Eurovisión 2013 | Dinamarca gana del festival de Eurovisión
Vídeo: Orgías en el 'El mago de Oz' | Curiosidades cine | La Noche De | La noche de
Video de Madonna mostrando un pecho en un concierto en Estambul
Vídeo: Receta masa madre natural de centeno, Iban Yarza | Robin Food | Robin Food
© EITB - 2013 - Lege Oharra