Hauteskundeak%20AEB%20|%20EITB%20Hauteskundeak%20AEB

AEBetako Hauteskundeak

AEBetako Hauteskundeak

AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Romneyk 100 milioi dolar baino gehiago bildu ditu ekainean

ERREDAKZIOA

2012/08/10

Mitt Romney errepublikanoak 2012ko kanpainako diru-bilketa handiena lortu du, Barack Obamaren kanpainak lortutakoa nabarmen gaindituta.

  • Mitt Romney, Presidentetzarako hautagai errepublikanoa [Argazkia: EFE].

    Mitt Romney, Presidentetzarako hautagai errepublikanoa [Argazkia: EFE].

Iruzkinak

Mitt Romneyia seguru AEBetako Presidentetzarako errepublikanoen hautagai izango denak 106,1 milioi dolar (86 milioi euro inguru) bildu ditu ekainean. Barack Obamak, aldiz, 71 milioi dolar (57 milioi euro) lortu ditu epe berean. Romneyk joan den hilean egin duen diru-bilketa hauteskunde-kanpainako onena izan da.

Spencer Zwickek, Romneyren taldearen diruzainak, adierazi duenez, ekaineko diru-bilketak argi utzi du “boto-emaileek Washingtonen norabide aldaketa nahi dutela”.

Auzitegi Gorenak Barack Obamaren osasun-erreforma onartzeak, hautagai errepublikanoaren kanpainarentzako diru-emateak bultzatu zituen. Gorenak auzia eman eta 24 ordutara, Romneyren kanpainak 4,6 milioi dolar (3,7 milioi euro) bildu zituen 47.000 diru-emate publikoen bidez.

Barack Obamak 150,7 milioi dolar (122 milioi euro inguru) bildu zituen hilabete bakarrean 2008ko hauteskunde-kanpainan. Hautagai demokrataren errekorra ez dute oraindik gainditu.

Presidentetzarako hauteskunde hauek baliteke Amerikako Estatu Batuen historiako garestienak izatea. Bi alderdien kanpainak ahal beste diru biltzen saiatzen ari dira Jarduera Politikorako Batzordeen bidez. Diru-emate publiko horien bidez bildu dezaketena mugatuta badago ere, Batzorde horiek ez dute mugarik, betiere modu independentean aritzen direla eta finantzatzen duten hautagaiarekin loturarik ez dutela erakusten badute.

Demokraten kanpainak ea errepublikanoenak uztailaren 20an aurkeztu beharko dituzte ekainean lortutako diru-bilketen finantza-txostenak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#