Gazte lokal bat apaintzeko moduko eskulana da oraingoan Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak aurkezten dutena. Argazki musikatu bat egiteko dantzariak, argazkilaria, musika, errotulagailua eta margoak behar dira. Eta emaitza pareta handi bat apaintzeko erabili ahal izango da. Jarraitu pauso hauek:
1 - Musika jarri eta dantzariak mihisearen gainean mugitzen hasiko dira.
2 - Argazkilariak, gustuko irudia ikusten duenean, musika geldituko du.
3 - Une horretan, dantzariek geldik egon beharko dute argazkilariak euren inguruak margotu ditzan. Prozesu hau nahi adina aldiz egin daiteke.
4 - Amaieran, margoekin, tenperekin, errotulagailuekin edo beste edozein materialekin irudiak margotuko ditugu.
Marrazki bizidunak
ETB-3ko marrazki bizidunak internet bidez ikusi ditzakezu; edozein lekutan eta edozein ordutan!
Jokoak
Lagundu Pedro Harriketari koloretako harriak txikitzen!
Laguntza
Hiru3ri buruz gurasoek egiten dituzten galdera ohikoenak eta horien erantzunak.
© EITB - 2012 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231