Horra, horra, gure Olentzero! Eskulanak ataleko bideo honetan, Olentzeroren panpin dotore-dotorea egiteko pausoak erakutsiko dizkizuegu, kantatzera irteten zaretenean, zuekin eraman dezazuen!
Olentzeroren burua egiteko, jarraitu pauso hauei:
1 -Globo bat puztu; hori izango da gure Olentzeroren burua egiteko moldea.
2 - Globoaren gainean, egunkari-paper zatiak itsatsi. Lau geruza paper jarriko ditugu eta lehortzen utziko dugu.
3 - Gogortuta dagoenean, zuriz margotuko dugu eta barruko globoa kenduko dugu.
4 - Ondoren, haragi kolorez margotu eta begiak, ahoa, ilea eta abar egin.
Eta burua amaitutakoan, gorputza egingo dugu:
1 - Olentzerorentzako arropa egokiak aurkitu eta alkandora eta prakak elkarri josi.
2 - Mahuketako eta hanketako zuloak itxi eta arropa egunkari-paper bolaz bete, potolo-potolo jarri arte.
3 - Eskularru batzuk periodiko-paperez bete eta alkandorako besoei lotu.
4 - Galtzerdiak ere paperez bete eta hanketan jarri. Ondoren, abarkak jantziko dizkiogu.
5 - Burua egunkari-paperez bete eta, makila baten laguntzarekin, gorputzaren gainean jarri.
6 - Txapela eta behar dituen apaingarriak jarri, aulki batean eseri eta kalera!
Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako tartea da Eskulanak.
Eskulanak
Eskulan berri eta dibertigarriak nola egin azaltzen duten bideoak.
Jokoak
Lagundu Pedro Harriketari koloretako harriak txikitzen!
© EITB - 2012 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231