Txontxongiloak eta eszenatokia egiteko modu oso erraz bat

Txontxongiloekin jolasteko eszenatokia egiteko modu oso erraz bat ikasiko dugu  eskulanen atalean, Hiru3ren eta Urtxintxa Eskolaren eskutik. Horretarako, lehendabizi kartulinazko txontxongilo batzuk egingo ditugu eta ondoren eszenatokia. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

1 - Kartulina zati batean txontxongiloaren irudia margotu eta moztu.
2 - Irudiaren azpi aldean zulo bat egin, bi hatz sartu eta mugitu ahal izateko.
3 - Dekoratua sortu kartulina erabiliz (zuhaitzak, mendiak, itsasoa...).
4 - Bi aulki bata bestearen parean jarri eta bizkar aldeetatik erratz bat pasa.
5 - Oihal edo toalla batzuekin bi aulkiak estali.
6 - Dekoratua itsatsi grapagailua, kateko-orratzak edo zeloa erabiliz.

 

Publizitatea


Eskulanak



Jokoak



© EITB - 2013 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231

Web mapa