Bola-jokoan aritzeko boloak egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: plastikozko botila bat, kola, ura, artilea, globo txiki bat, pintzela, tenperak, pilota, guraizeak, egunkaria eta zeloa.
1.- Plastikozko botilari egunkari zatiak itsatsi kolarekin. Jarraian, globo txiki bat puztu eta itsatsi egunkari zatiak globoari.
2.- Itsatsi globo txikia plastikozko botilaren ahoari, zeloa erabilita.
3.- Kola ongi lehortutakoan, margotu aurpegia eta gorputza pintzelarekin.
4.- Bukatzeko, ilea erantsiko diogu boloari. Horretarako, artilea erabiliko dugu. Egindako bolo guztiak lehortzen utziko ditugu eta, behin lehortutakoan, bola-jokoan jolasten hasi gaitezke.
Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.
Eskulanak
Eskulan berri eta dibertigarriak nola egin azaltzen duten bideoak.
Jokoak
Lagundu Pedro Harriketari koloretako harriak txikitzen!
© EITB - 2012 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231