Egin sanjoanetako desioen lore sorta, ondoren sutara botatzeko!

San Joan sutarako desioen lore sorta egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: Lore, belar edo antzekoak, boligrafoa, guraizeak, kartoi mehea, zotzak, soka edo artilea eta bolatxo batzuk.

1.- Lehendabizi kalera edo mendira irten eta bildu landare, lore edota hostoak.
2.- Bildutako loreekin lore sorta bat egingo dugu, horretarako soka erabiliko dugu.
3.- Lore sortari nahi adina zotz sartuko dizkiogu. Zotzak koloretako bolatxoekin dekoratuko ditugu eta, bolatxoak ez erortzeko, soka zati bana korapilatuko dugu zotz bakoitzean.
4.- Moztu forma eta kolore ezberdinetako kartoi mehe zatiak eta horien barruan idatzi urte berriari begira ditugun desioak.
5.- Kartoi mehe zatiak lotu zotz bakoitzetik zintzilik utzi dugun soka bakoitzaren muturrari.
6.- Lore sorta prest daukagunean, buelta eman eta lehortzen utziko dugu.

Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.

Publizitatea


Eskulanak



Jokoak



© EITB - 2012 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231

Web mapa