San Joan sutarako desioen lore sorta egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: Lore, belar edo antzekoak, boligrafoa, guraizeak, kartoi mehea, zotzak, soka edo artilea eta bolatxo batzuk.
1.- Lehendabizi kalera edo mendira irten eta bildu landare, lore edota hostoak.
2.- Bildutako loreekin lore sorta bat egingo dugu, horretarako soka erabiliko dugu.
3.- Lore sortari nahi adina zotz sartuko dizkiogu. Zotzak koloretako bolatxoekin dekoratuko ditugu eta, bolatxoak ez erortzeko, soka zati bana korapilatuko dugu zotz bakoitzean.
4.- Moztu forma eta kolore ezberdinetako kartoi mehe zatiak eta horien barruan idatzi urte berriari begira ditugun desioak.
5.- Kartoi mehe zatiak lotu zotz bakoitzetik zintzilik utzi dugun soka bakoitzaren muturrari.
6.- Lore sorta prest daukagunean, buelta eman eta lehortzen utziko dugu.
Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.
Eskulanak
Eskulan berri eta dibertigarriak nola egin azaltzen duten bideoak.
Jokoak
Lagundu Pedro Harriketari koloretako harriak txikitzen!
© EITB - 2012 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231