Laguntza

1 - Zein da Hiru3ko zenbakia?

Hiru3ko zenbakia lehen Betizu zenbakia zen berbera da. Betizu Klubak izena aldatu du, baina bazkide zenbakiak lehengoak izaten jarraitzen dute.

2 - Zer da Hiru3 komunitatea?

EITB taldeak haurrei zuzenduta sortu duen komunitatea da. Betizu Klubak bide berriak hartu ditu, eta internet eta teknologia berriak oinarri izango dituen komunitatea sortu da, ETBko haur programazioa ardatz hartuta.

3 - Ze abantaila izango dute nire haurrek komunitateko kide eginez gero?

Hiru3ren webgunean sartzeko ez da komunitateko kide izan behar, baina kide direnek, besteek ez bezala, hainbat gauza egin ahal izango dituzte: zozketetan parte hartu, lehiaketa berezietan parte hartu, hainbat jokoetan jolastu...

Eta horrez gainera, urteak betetzen dituztenean, opariak edo deskontuak jasoko dituzte eta beste hainbat gauza.

4 - Nola egin daiteke komunitateko kide?

Alde batetik, Betizu Klubeko bazkide ziren guztiak Hiru3 komunitateko kide ere badira. Kasu honetan, Hiru3ko e-postak jasotzen ez badituzte, 902 221 231 telefonora deitu edo hiru3@eitb.com helbidera idatzi dezakete bazkide zenbakia emanez. Eta euren e-posta helbidea adierazi beharko dute, Hiru3k eurekin komunikazioa mantendu dezan.

Bestetik, bazkide berri bat egiteko, La Caixaren bulegoetan egon ohi diren txarteletako bat bete eta bertan utzi edo txartelean jartzen duen helbidera bidali behar da. Edo bestela Hiru3ren webgunean daukagun txartela inprimatu, bete eta bertan jartzen duen helbidera bidali behar da.

Txartel horiek EITBra iritsi ondoren, e-posta bat bidaliko zaio haurrari txartelean jarritako helbide elektronikora, komunitatera ongi-etorria emanez eta bere kide-zenbakia zein den esanez.

5 - Nola erabiliko dira komunitateko kide izateko ematen ditudan datu pertsonalak?

Hasteko, EITB taldeak datu-base bereizi batean gordeko ditu Hiru3ko kideen datuak. Horrez gainera, datuen babeserako legea eta adin txikikoen legea betez jokatuko du, konfidentzialtasun osoz eta EITBtik kanpoko inori datu horiek utzi gabe. Ondorioz, datu horiek soilik haurrarekin komunikatzeko erabiliko dira, ekimen berriak martxan jarri direla jakinarazteko, zozketa batean irabazle suertatu dela esateko eta abar.

6 - Nola har dezaket parte eitb.com/hiru3-ko zozketetan?

Hiru3ren webguneko zozketetan parte hartzeko ezinbestekoa da komunitateko kide izatea; datuekin batera, beti kide zenbakia eskatuko delako. Horretarako, 3. puntuan jartzen dituen pausuak eman behar dira.

7 - eitb.com/hiru3-ko zozketa edo lehiaketa batean saria irabazi dudala ikusi dut. Zer egin behar dut?

Zozketa bateko saridunak atera ondoren, Hiru3 komunitateko lagunak jarriko dira harremanetan haurrarekin e-posta bidez, saria irabazi duela esateko eta opari hori non jaso behar duen esateko.

8 - Edozein arazo edo zalantza izanez gero, nola jarri naiteke harremanetan komunitatea kudeatzearen ardura dutenekin?

Hiru3 komunitateak komunikaziorako bi bide jarri ditu:

  • hiru3@eitb.com helbide elektronikoa
  • 902 221 231 telefono zenbakia
  • Eskutitz bat idaztea honako helbide honetara:
    Hiru3 komunitatea
    Miramon pasealekua, 172
    20014 Donostia (Gipuzkoa)
Publizitatea


Laguntza

  • Ohiko galderak

    Ohiko galderak

    Hiru3ri buruz gurasoek egiten dituzten galdera ohikoenak eta horien erantzunak.




© EITB - 2012 Lege oharra / Kontaktua 902 221 231

Web mapa