Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

EITB erreportajeak

Sare sozialak: Koadrila birtualak

Ainhoa Etxebeste

2010/10/06

Milioika erabiltzaile dute, baina Facebook da une honetan osatuena. Musika, bideo edo idatzizko artxiboak lagun sarearekin trukatzeko aukera ematen dute.

Sare sozialak, internetek jarri ditu modan, baina "gizakiaren inguruan beti izan dira lagun sareak, ohiko koadrilak edo afizio baten inguruan sortutako lagun taldeak" horixe ohartarazten digu Joxe Rojasek. Euskal blogaria, aspaldian da sare sozialen erabiltzailea. Asko daude, My space, Tuenty, Twiter ... Facebook da hala ere gaur gaurkoz erabiliena, guztien artean bera da osatuena eta Joxeren iritzirako horrek ematen dio horrenbesteko arrakasta, milioika erabiltzaile ditu mundu osoan barrena.

Iker Gurrutxaga Oriotarra ere sare sozialetan buru-belarri murgilduta dago. 21 urte ditu eta bizpahiru urte dira sare sozialetan parte hartzen hasi zenetik. Muga geografikoen gainetik sare hauek hango eta hemengo lagunak egin eta gordetzen lagundu diote. Bere iritzian Facebookek zaharxeagoen artean du arrakasta handiena, gazteek nahiago dute Tuenty, edo hori erabiltzen dute behintzat.

Testuak, musika edo bideoak elkar trukatzeko aukera ematen dute itxura batean doako diren zerbitzu hauek. Publizítate enpresa multinazionalek kudeatzen dituzte, eta zerbitzuaren trukean erabiltzaileari buruzko informazio ugari biltzen dute.

Joxe Rojasek azaldu digunez, "sarean izena emateko unean, erabiltzaile bakoitzak bere profil zehatza osatzen du, gustuko duena eta ez duena", bestela publizitate agentziek eskuratu ezingo zuketen informazio baliagarria une batean bilduta geratzen zaie . Joxe Rojasen ustez , "gerta liteke agentzia erraldoi hauek guri buruz guk geuk baina gehiago jakitea" eta informazio hori dirutuk edozertarako ibiltzeak kezkatzen du .

Erabiltzaile baldintzak ere testu luze batean jartzen dituzte, baina inor gutxik irakurtzen ditu "gazteek ez behintzat", onartzen du Ikerrek. "Zerbitzua doan bada, nekez egiten zaie kasu birtualak iruditzen zaizkigun baldintzei". Orain egun batzuk sortu da hika-mika Facebookek erabiltzaile baldintzak aldatu nahi izan dituelako . Sarera igotako edozer, beretzat hartu nahi izan du.

Harrotutako protestak atzeratu du asmoetan. Ikerrentzat "norberarentzat balio handia duten gauzak edonola sarera ez igotzea komeni da " .

Joxe Rojas blogariak ulertzen du guraso hainbatek Facebook eta horrelakoak errezeloz hartzea , beren seme alabek horrenbeste denbora eskaintzen diotenean. Bere iritzirako, izuaren kontra informazioa da onena. Horregatik "gurasoak seme-alabengana hurbildu eta ikasteko gogoa" azaltzea jotzen du belaunaldien arteko interakziorako modurik egokiena.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa