Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Elkarrizketa "Faktoria"n

BBK Mundialitoko finala hizpide Euskadi Irratian

J.A.

2009/07/03

Bihar izango dira Maroko eta Kolonbia BBK Mundialitoaren San Mameseko finalean. antolatzaileak eta Xabier Imaz, Loiuko Zabaloetxe gazte etorkinen integrazio zentruko ordezkaria "Faktoria"n izan dira.

Badira jada lau urte gure gizartean berdintasuna, integrazioa edota elkarbizitza futbolaren bitartez sustatzekio ekimen hau abian jarri zenetik. Urterik urtera handituz joan da izen txikia izanik ere, giza-balore handiak aldarritzen dituen kirol lehiaketa hau.

Aurten, azken bost asteotan Europa, Latinamerika eta Afrikako gizon eta emakumezkoek osatutako 28 talde ikusi ditugu lehian. Deustuko auzoko Lamiako futbol zelaia izan da aurrez aurrekoen lekuko. Finala berriz, futbolari handiei dagokien moduan, San Mames-en izango da bihar arratsaldeko bostetan.

Audioan izango duzu BBK Mundialitoari buruzko jakin behar duzun guztia.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa