Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Mezularia"

Patxi Vila: " Nire bizitzako 18 hilabete gogorrenak izan dira"

I.A.

2009/11/04

Lampreko txirrindulari ohiak kirolari bezala izandako frakasoari eta 18 hilabete hauetako bizipenei buruz hitz egin digu Patxi Vilak "Mezularian".

Lampreko txirrindulari izandakoa, pasa den urteko maiatzean Romandiako itzulia korritzen ari zela eman zioten albistea: martxoaren 3an egindako kontrol batean testoteronarekin positibo eman zuen.

Kasu horietan, 2 urteko zigorra jasotzen dute txirrindulariek. Baina Kirol arbitraiaren epaitegiak, pasa den urriaren 20an jakinarazi zion, zigor hori 6 hilabetez murriztuko ziotela. Gauzak horrela, bihartik aurrera berriro ere profesional moduan bizikleta gainean jarduteko moduan izango da Patxi Vilak.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa