Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Fermin Muguruzari elkarrizketa

"Al Jazzira telebistarako 13 dokumental egingo ditut"

J.V.M.

2009/12/23

Fermin Muguruza Dubain izan da "Check Point" bere lehendabiziko dokumentala aurkezten eta bueltan "Faktoria"n primizia egin du: Al Jazzirarentzako musikari buruzko bideoak egingo dituela, alegia.

Dubaira egin duen bidaiatik bueltan, "Faktoria"n izan da Fermin Muguruza musikari irundarra. Dubaiko nazioarteko zinemaldian aurkeztu du "Checkpoint rock" berak egin duen filma.

Burtsak hondoa jo duen egunetan bertan izan da Muguruza Dubain. Han aurkitu duen egoeraz eta etorkizuneko musika proiektuei buruz aritu da Euskadi Irratiko mikrofonoetan.

Al Jazzira telebistarekin akordioa lortu du. "Checkpoint Rock" en egin duen bezala, herrialde arabiarretako musikari buruz 13 dokumentala agindu dizkiote. Ez da ordea Muguruzak harturiko konpromisoa, bidaia bakoitzaren ondoren, "Faktoria" saiora etortzeko hitza ere eman baitu abeslariak.

Entzun elkarrizketa osoa!

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa