Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Emakumeak Trindoor Txapelketa

Gernika vs Mutriku larunbat honetako saioan!

Aitor Elduaien

2010/02/12

Erronka berria du HEM-koen Triatloi Indoorrak larunbat honetarako. Gernika eta Mutriku taldeak arituko dira aurrez aurre! Aurreko saioan berriz Azkoitia bosgarren sailkatu zen Lazkao gainditu ostean.

Emakumezkoen Herri arteko Trindoor Txapelketako bostgarren final-laurdena jokatu berri da. Orain arteko&' || 'nbsp; marka onena Azpeitiak eginikoa dela aintzat hartuta (13’58”), indartuta eta motibazioz gainezka daude orain azkoitiarrak. Bere aldetik, Lazkaok ere sekulako lana egin du. Intentzio txarrik gabeko baina pikante dezenteko eztenkadaren bat jasota zeuden astean zehar gaueko HEM saioan -Txetxu Urbietak ‘amonen taldea’ ote zekarten galdegin zien hiru kirolarien artean zazpi ume dituztela aitzakia hartuta-, eta hari buelta ondo baino hobeto eman diote Izaskun Altunak, Nerea Barandiaranek eta Naroa Arrietak.

Saioari Azkoitiak ekin dio. Seijasek astebetean arraun ikastaro emankorrak jaso dituela erakutsi du (2’54”_ 750m), Oteizak Bilbaotri taldean triatloi denboraldiari begira egon arren orain gutxi arte kide izan dituen ziklisten pareko denbora egiteko gaitasunik ez du galdu (5’45”_4km), eta Xeye taldeko Gabilondok zintan lasterka indar zipitzik gorde gabe ia korrikako marka onena berdindu du (5’27”_1500m). Guztira orain arteko hirugarren marka Azkoitiarentzat: 14’08”. Ikusgarri!

Lazkaorentzat presioa. Baina kasik alde bietarakoa izan dena Altuna lazkaotarraren arraun markarekin (2’48”_750m), igerilari oiha izanagatik erakutsiz arraunerako ere doai bikainak dituela. Lazkaok 6”ko abantaila lehen sektorean! Azkoitiarrek hiru saioetan oso ondo aritu izanagatik ez zuen seguru ikusten lehia irabazteko aukera.

Hala, bizikleta finkoan egurrean jarri da Barandiaran, spinning eta errepideko bizikleta zalea bera, dotore jardun du (6’11”_4km), baina Oteiza azkoitiarraren markara hurbiltzea zaila zen oso. Korrikako azken saioa hasterako Arrietak, Trigoiko triatletak, ia ezinezko lana zeukan Azkoitia gainditu nahi bazuten, areago urolatarren korrikako saioa ere punta-puntakoa izan dela jakitun. Saio oso erregularra osatu du, hasi eta buka erritmo onari eutsita, orduko 17 kilometrotik gora beti, marka ederra eginda amaitzeko (5’39”_1500m). Guztira 14’40” goierritarrentzat, Azkoitiak baino minutu erdi gehiago.

Azkoitiak aurrera beraz gaurko final laurdenekoan. Zarautz, Markina, Azpeitia eta Bilborekin batera bosgarren sailkatua da Emakumezkoen Herri-arteko Trindoor Txapelketan.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa