Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Mezularia"n elkarrizketa

Mirentxu Etxeberria: "Politikari ona ordaindu egin behar da"

M.S.

2010/02/09

Harkaitz Millan, Nekane Iribar, Juan Martin Elexpuru eta Mirentxu Etxeberria politikan izandako esperientzia eta berau uzteko arrazoiak kontatzera gerturatu dira Euskadi Irratiko mikroetara.

Bere garaiean politikagintzan aritu eta aspaldi honetan utzia duten lau lagunekin elkarrizketa egin dute "Mezularia"n.

Juan Martin Elexpuru Aralarko Gipuzkoako koordinatzaile izandakoa horrela mintzatu da: "Oso nekagarria da, den-denari politikaren ikuspegitik begiratu beharra". Nekane Iribar, Gipuzko Buru Batzarreko kide ohia eta EAJ-ko zinegotzi izandakoa ere gonbidatuetako bat izan da eta honakoa ekarri du gogora: "Ni politikarien alde: badakit zenbateko dedikazioa eskaintzen dioten, politikari profesional eta ez-profesionalek".

"Politikan ari den jende askok, beste zeregin batzuetan ez luke hainbesteko bizi-mailarik lortuko", nabarmendu du Harkaitz Millan Donostian aritutako EA-ko zinegotzi ohiak .

Mirentxu Etxeberria, Tolosako alkate izana 1983-85 urte bitartean EAJ-rekin honakoa ere gaineratu du: "Gure garaiean ez zegoen gaur adinako dedikazioa eskaintzerik: politikari ona, ordaindu egin behar da".

Elkarrizketa osoa entzun nahi? Hemen duzu aukera!



Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa