Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Gaur, 21:00etatik 22:00etara

Apnea, kirol bitxia "Norteko Ferrokarrila" saioan

G.R.

2010/02/09

Asier Eraso eta Gorka LLona apnealariak dira eta kirol honen xehetasunak kontatuko dituzte "Norteko Ferrokarrila" saioan.

Urpean sartu eta ahalik eta denbora gehienez arnasari eustea du helburu apneak. Kirolaren ikuspuntutik, hainbat modalitate dago, igerileku batean geldirik egiten dena, mugimenduan egiten dena, eta itsasoan sakonera handiena lortzeko helburua duena, besteak beste. Baina kirolaren ikuspuntutik ez ezik, zientziaren ikuspuntutik ere da interesgarria.

Horregatik izango dira gurekin gaur Asier Eraso eta Gorka LLona apnealariak, Euskadiko txapelduna eta txapeldunordea hurrenez hurren. Kirolaz eta kirolaren zientziaz hitz egingo digute. Nola liteke pertsona batek hamaika minutu eta erdiz arnasarik hartu gabe egotea? Erantzuna, gure gaurko programan.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa