Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Hilario Arbelaitz

"Zuberoa jatetxean garai bateko oroimena gordetzen dugu"

O.A.

2010/02/23

Sukalde berria egiten du Hilario Arbelaitzek baina bere sukaldea zer izan den inoiz ahaztu gabe. Zuberoa jatetxeko sukaldariraren ibilbide profesional eta pertsonala errepasatu dute "Aperitifean".

Oiartzungo Iturriotz auzoko familiako tabernan egin zituen hastapenak Hilario Arbelaitzek. Gaztetatik beraz zeregin horietan ohituta, pixkanaka sukaldean aritzen ikasi zuen.

Zuberoa jatetxea da bere lanaren erakusgarri, eta jatetxe honekin bi mitxelin izar ere izan ditu Hilariok 1990eko hamarkadan.

Gaur egun ere Euskal Herriko eta munduko jatetxe-erreferente bat da Zuberoa, horren seinale munuko txoko guztietako ikasleak joaten direla bertara praktikak egitera ere.

Sortu berria den Basque Culinary Reasearch proiektuaren sortzaileetariko bat ere bada Arbelaitz.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa