Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Xabier Amurizari elkarrizketa

'20 mila hitz falta zaizkie euskarazko hiztegiei'

X.U.

2010/06/08

Gaur egun dugun hiztegiarekin ñabardura asko galtzen ditugula adierazi du Xabier Amurizak.

Euskara batuak 40 urte bete ditu, eta Xabier Amurizak esan duenez "irizpide aldaketak behar ditu". Gure hitzegia modernizatu egin behar omen dugu, eta "Faktoria"n egin dioten elkarrizketan esan duenez&' || 'nbsp; "laburrago hitz egiten" hasi behar dugu.

Euskararen arazorik handiena aditzak omen dira. Esaldi laburrak esaterako orduan ere 2 edo 3 aditz behar izaten omen ditugu, eta hizkuntza moderno batean honek zailtasunak besterik ez omen ditu sortzen. Abestean, bertsotan edo luzera jakin bat behar duten esaldietan sortzen omen dira arazo gehien.

Arazo guzti hauei soluzioa bilatu nahian, Xabier Amurizak "Euskara batuaren bigarren jaiotza" izeneko liburua kaleratu berri du. Publikazio berri honetan, eguneroko bizitzan sortzen diren arazoei soluzioak bilatu nahi izan dizkie idazle bizkaitarrak. Liburu honekin euskara "Osoa, lehiakorra eta nazionala" izatea lortu nahi du.

Hitz eta esaldiak esateko modu eta soluzio bideak aurkeztu ditu Euskadi Irratiko "Faktoria"n, ez galdu elkarrizketa!



Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa