Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Goizean zehar

'Albiste Faktoria'n Arantxa Elizondo Emakundeko idazkari nagusia

D.B.

2010/09/03

Polemika eragin du asteotan Epaitegi Konstituzionalak emakumeen kontrako indarkeriaz kaleratu duen sententziak: 'emakume bat zauritzea ez dela zertan beti genero biolentziatzat hartu behar'.

''Epaileak dute azken hitza gaur gaurkoz ...interpretazioak findu eta matizatu egin behar dira'' esan du Arantxa Elizondok. Emakumeen aurkako indarkeria da hitz egokiena bere ustetan, emakumeen kontrako ekintza eta jarrerak izendatzeko orduan.

Jaurlaritzak tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko jarri duen 016 doako telefono publikoan dei ugari jasotzen dira . Ez bakarrik emakumeengandik... baita bere inguruko jendearengandik ere, eta hori aurrerapauso handia da.

Aurtengo lanurteari begira, erronkak ere aipatu ditu Arantxak: nagusienetakoa, Emakunde udalen tresna zuzena bihurtzea.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak antolatuta, ''Genero indarkerian hain bistakoak ez diren moduak'' lelopeko ihardunaldiak egingo dira irailaren 29 eta 30an. Arantxa Elizondok adierazi duenez, Bikote ohien artean ematen den indarkeria, emakumearen aurkako indarkeria guda-arma bezala, sexu erasoak, emakume eta neskatoen sexu-erasoak, sexu organoen mutilazioa, edota derrigorrezko ezkontzak lirateke ezkutuko modu horietako batzuk, Arantxa Elizondok aipatu duenaeren arabera, hortaz, honelako batzarren helburua da administrazioak horren aurrean zer egin lezakeen gizarteari erakustea.

Gaur egun prostituzioa esparru alegal batetan kokatua dago, eta beraz, zaila bihurtzen da erregulatzea. Prostituzioaren alorrean pertsonen askatasuna eta autonomia errespetatu beharra izanik, Emakunde ez dago prostituzioaren aurka baina errealitatea ezin da sahiestu eta salatu egin behar dira prostituzioaren inguruan murgitzen diren mafia eta esplotazio bideak. Hortaz, prostituzioa legeztatzearen aldeko apustu garbia egiten du Emakundek.

Tradizioak poliki-poliki aldatzen direla eta, pozik hartu du Laudion estrainekoz emakumeek Nekazari Kofradiako herri-bazkarian parte hartu ahal izatea aurten.



Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa