Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Entzun!

.eus, euskara eta euskal kultura Sarean ikusgarri jartzeko domeinurako proiektua, abian

Euskadi Irratia

2009/01/30

Iratxe Esnaola, proiektuaren koordinatzailea da eta Arratsaldekoa saioko kolaboratzailea izan da "Faktoria"n egitasmoaren berri ematen

Euskarak eta hizkuntzak berak dituen erronka berriek PuntuEus elkartearen sorrera ekarri dute.

Elkartearen aurkezpena Bilbon egin dute urtarrilaren 29an, eta, sustatzaileek eurek esan dutenez, informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gure bizitzako esparru guztietara hedatu dira, eta euskararen erronka berrien ardatza dira jada.

"Euskararen eta euskal kulturaren interneteko presentziari, izanari, izena jarri nahi diogu", azaldu dute elkarte berriko sustatzaileek aurkezpenean.

PuntuEus Elkartea 2008ko apirilaren 2an eratu zuten, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen baitako hamaika talde edota erakunde ezberdin elkartuta.

Ekimen horretan hainbat erakundek eta elkartek parte hartu dute eta apurka-apurka zerrenda hori luzatzen joatea espero dute proposamen horretako eragileek.

Hauek dira ekimena martxan jarri duten eragileak: euskalgintza arlotik; Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal Konfederazioa eta Euskal Idazleen Elkartea (Hegats).

Hezkuntzaren arlotik, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Ikastolen Elkartea (Partaide), IEP eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Eta internet eta komunikazioaren arlotik, EITB, Internetika, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea eta Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Berez, euskarak interneteko espazio birtualean bere tartea baduela deritzote PuntuEus elkarteko sustatzaileek, baina "izanari izena jarri" nahi diote.

"Existitzen den euskarazko internet horri, ikur bat sortu nahi diogu. Honela, euskararen presentzia bera areagotzeko, komunitatea indartzeko, Interneten berezko kultura-aniztasuna egiazkoagoa bilakatzeko eta munduan zehar barreiatuta dagoen Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateari nazioarteko aitortza eskainiko dion.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa