EI 30 urte

Irratia

"Arratsean" 20:00etan

451 gradu fahrenheit nahikoa ez eta 452-ak harrapatzeko asmoz

2010/09/21

Arratsean beharbada gradu gehiago ere bai bederatziak inguratu ahala Iñaki Segurolarekin. Hamabostean behin jabetuko da Arratseko mikrofonoez. Asteazkenez du irrati urte berriko lehendabiziko bisita.

Ray Bradburyk 1953an argitaratu zuen nobelak, "Fahrenheit 451"k oraintxe ikasi du euskaraz Nagore Tolosaren eskutik. Txalapartak argitaratu du, liburuak erretzea lanbide duen Guy Montag-en historia. Lanaren itzultzailearekin, fikzio zientziatik errealitatera oso gradu gutxitako aldea dagoela frogatzeko.

Gradu bat beroxeago, eta "452 F"rekin egingo dugu topo. Literatura gaiak nonnahitik eta noiznahi jarraitzeko aldizkari elektronikoak zintzilikatu du bere hirugarren alea: literatura konparatuak eta ikerketa kulturalak parez pare jartzen dituen artikuluz osatua.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa