Irratia

Irratia

Ekitaldi berezia

'Faktoria'ko 'Sukaldari dema' zuzenean, larunbatean Andoainen

A.E.

2012/05/24

Igor Zalakain eta Pili Manterola sukaldariak aurrez aurre arituko dira Andoaingo Goikoplazan, hamaiketan.

  • Pili Manterola eta Igor Zalakain.

    Pili Manterola eta Igor Zalakain.

Iruzkinak

Kilometroak 2012-k antolatuta eta Euskadi irratiaren eskutik, gastronomia topaketa izango da Andoainen datorren larunbatean: 'Faktoria'ko Sukaldari Dema ikusgai, hain zuzen ere, Igor Zalakain eta Pili Manterolarekin. Manu Etxezortu esatariak aurkeztuko du erronka berezia.

Asteazkenero 'Faktoria' irratsaioan tartea dute Arzakeko Igor Zalakain eta Elkanoko Pili Manterolak bi sukaldarien bion artea lehia txikia sortzen dute. Lehengai batetik abiatuta, sukaldari bakoitzak bere errezetaren alde egiten du. Entzuleek, gainera, iritzia emateko dei dezakete, eta noren errezeta nahiago duten adierazi. Beraz, nork irabaziko lehian dihardute. Andoainen, larunbatean izango den ekitaldian, beraz, lehen aldiz ikusi egin ahal izango dituzte bertaratzen diren guztiek Igor eta Pili nor baino nor gehiago.

Andoaingo goiko plaza sukalde bihurtuko dute goizeko hamaiketan. Bi sukaldarien saioaren ondotik, hamabi t'erdietan Mikel Garaizabal enologo eta somellierrak kata erraldoia gidatuko du. 300 lagunentzako lekua prestatu dute Goikoplazan eta ikuskizun atseginean erakutsiko du Garaizabalek Euskal Herriko ardoak dastatzen: Irulegiko ardo zuria, Getariako txakolina, Nafarroako ardo beltz ondua eta Errioxako urteko beltza.

Amaitzeko, berriz, bazkari herrikoia antolatu dute. Bertara joateko kilometroak.net web gunean eskuratu daitezke sarrerak.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#