Kirolak

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera 2009

Kaiku, onena; Urdaibai barruan eta Astillero kanpoan

J.L.

2009/09/03

Kaikuk erabateko nagusitasuna erakutsi du Kontxako sailkatze estropadan. Urdaibaik ezustekoa eman du eta bigarren sailkatu da. Zarautz, Pasai Donibane eta Astillero kanpoan gelditu dira.

Kontxako Banderarako sailkatze estropadak ikuskizun polita eskaini du Donostiako ur gaiztoetan. Faboritoek, Astillerok izan ezik, ez dute huts egin eta igandeko estropadarako txartela lortu dute.

Kaikuren nagusitasuna erabatekoa izan da. "Bizkaitarrak", kuporik gabe, Donostiako bandera irabazteko hautagai nagusienetakoa dela argi eta garbi erakutsi du.

Sailkatu diren zazpi ontzien taldea Castrok, Oriok, Pedreñak, San Pedrok eta Hondarribiak osatu dute. Kanpoan gelditu dira Zarautz eta Astillero. Biek 20:36.90eko denbora egin dute.

Igandean, 12:00etan, urteko banderarik preziatuenaren lehenengo jardunaldia, Donostiako Kontxa badian.

Sailkatze estropadako emaitzak (beltzez, sailkatuak):

1. Kaiku 20:03
2. Urdaibai 20:19
3. Castro 20:21
4. Orio 20:21
5. Pedreña 20:23
6. Pasai San Pedro 20:26
7. Hondarribia 20:34

8. Zarautz 20:36
9. Astillero 20:36
10. Pasai Donibane 20:44
11. Tirán 20:55
12. Santurtzi 20:56
13. Isuntza
14. Arkote 21:19
15. Camargo
...
24. Luanco

Hauek dira datak eta ordutegiak:

Irailaren 3a, 18:00etan: Gizonezkoen sailkapen proba.
Irailaren 6a, 12:00etan: Gizonezkoen lehen jardunaldia.
Irailaren 12a, 18:00etan: Emakumezkoen sailkapen proba.
Irailaren 13a, 11:00etan: Emakumezkoen finala.
Irailaren 13ª, 12:00etan:Gizonezkoen finala.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa