Kirolak

Arrauna

Informa nazazu RSS

Arrauna

San Miguel Liga

Kaikuk erantzun eta garaipena lortu du Astilleron (Kantabria)

Erredakzioa

2012/07/01

Bizkaitarra ontziak denborarik onena markatu du ohorezko txandan eta larunbateko estropada eskasa atzean utzi du. Bestalde, Hondarribiak Zierbenan egindako esfortzua ordaindu du.

Iruzkinak

Kaikuk Real Astillero de Guarnizo Bandera irabazi du eta San Miguel Ligako liderra da. 'Bizkaitarra' traineruak 19:10:44 denbora lortu du erlojupekoan.

Kaiku San Juan, Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik sailkatu da. Jon Arroquero bizkaitarren patroia izan da gaurkoan. Euriak estropada baldintzatu du eta euskal traineruak nagusi izan dira berriro.

Hondarribia azkarrena izan zen denboraldiko lehen estropadan eta lider gisa heldu da Astillerora, baina ezin izan dio Kaikuren eta San Juanen erritmoari eutsi. Urdaibaik ontzi gipuzkoarra gainditu eta ohorezko txandako denboran gelditu du kronometroa.

San Miguel Ligako hurrengo estropada Portugaleten jokatuko da uztailaren 7an (18:00etan): Portugaleteko XXXI. Ikurrina.

Estropadako sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 19:10
2 San Juan Iberdrola 19:18
3 Urdaibai Umpro Avia 19:24
4 Hondarribia Orsa 19:26
5 San Pedro Ecolmare 19:27
6 Tiran Pereira 19:30
7 Zumaia Altuna y Uria 19:34
8 Castro 19:34
9 Pedreña 19:44
10 Astillero 19:47
11 Portugalete Eulen 19:49
12 Zierbena Bahias Bizkaia 20:03

Sailkapen orokorra:

1 Kaiku Ambilamp 22
2 Hondarribia Orsa 21
3 San Juan Iberdrola 20
4 Urdaibai Umpro Avia 18 5
5 Tiran Pereira 18
6 San Pedro Ecolmare 15
7 Zumaia Altuna y Uria 12
8 Castro 8
9 Pedreña 8
10 Astillero 8
11 Portugalete Eulen 4
12 Zierbena Bahias Bizkaia 2

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

14. etapa

Mauro Santambrogio, nagusi Jafferau mendian

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa