Kirolak

Beste kirolak

Informa nazazu RSS

Beste kirolak

Kiroljokoa

Kiroljokoako asteburuko apustuak

Erredakzioa

2012/02/15

Asteburu honetan jokatuko dira Athletic-Malaga, Granada-Reala eta pilotako Binakako Txapelketako lau norgehiagoka.

  • www.kiroljokoa.com/

    www.kiroljokoa.com/

Iruzkinak

Bi filosofia aurrez aurre

Athletic 50% – Berdinketa 25% – Malaga 25%

Denboraldi amaierak beti uzten ditu hausnarketak eta ondorioak, eta horietako bat urtez urte errepikatzen da: taldeen kirol sailkapenak aurrekontu sailkapenaren itxura eduki ohi du, baina kasu gehienetan ez dauka zerikusiri haundirik. Futbola haundia egiten duena hori da hain zuzen ere: dirua baino elementu garrantzitsuagoak badaudela. Asteburu honetan San Mamesen lehiatuko direnak bi arerio zuzen izango dira, baina bien filosofiak ez dauka batere zerikusirik.

Kiroljokoako apustulariak argi daukate talde bat eraikitzeko izenak baino zerbait gehiago behar direla, eta bilbotarren izaeran konfidantza haundia daukate. Horien erdiak garaipena etxean geratuko dela aurreikusten dute.


Goraka begira

Granada 40% – Berdinketa 30% – Erreala 30%

Sevillaren aurka lortutako garaipenak lasaitasuna eta ilusioa zabaldu ditu Donostia aldean, eta asteburu honetan Granadara bidaiatzea tokatzen zaie txuri urdinei. Abel Resinoren etorrerak hobekuntza nabarmena eragin du andaluziarrengan, eta ez da batere erraza izango garaipena eskuratzea.

Kiroljokoako apustulariak zailtasun horren jakitun dira, eta %40ak granadarrak ikusten ditu faborito. Montanierren jokalariak gora begira jarri nahi dute, baina horretarako horrelako zelaietan irabazi beharra dago nahitaez.

Pilota: binakako txapelketa

Aurrera doa txapelketa, eta berarekin batera aurrera doa Olaizola II eta Beroizek osatutako bikotea. Hutsik egin gabe jarraitzen dute, eta besteekiko daukaten tartea haunditzen ari dira jardunaldiro. Hala ere, sailkapenaren erdialdea pil pilean dago, 5 bikote baitira garaipen bakarreko diferentzian. Liderrak alde batera utzita, finalaurretarako 3 txartel geratzen dira jokoan eta beraz horietako bat eskuratzea ez da lan erraza izango. Asteburu honetako jardunaldiak: Iruña, Eibar eta Tolosan.

Iruzkinak

Publizitatea

Merezitako porrota jaso du Athleticek

eitb.eus

  • Bate Borisov

    Bate Borisov

  • 2
  • 1
  • Athletic

    Athletic

Amaiera: Partida kaskar batean, zuri-gorriek porrota jaso dute BATE Borisoven etxean (2-1)

Jokoan bigarren zatia! Jarrai ezazu zuzenean Euskadi Irratian

bate borisov athletic balenziaga laporte efe

Atsedenaldia: Athleticek joko kaskarra eskaini du lehen zatian, eta galtzen ari da (2-1). Zuri-gorrien gola Adurizek egin du, 44. minutuan

muniain bate athletic efe

Athleticen golaaa! Adurizek zuri-gorrien gola egin du 44.ean (2-1)

BATEk 2-0ekoa sartu du! Karnitskiharen erremateak Iraolan jo du, eta Iraizozek ezin izan du baloia gelditu (40. minutua)

bate borisov gol efe

BATE Borisoven gola! Polyakovek estreinatu du markagailua 18. minutuan, korner batean (1-0)

Partidaren lehen zatia, jokoan! Jarrai ezazu zuzenean Euskadi Irratian

iker muniain athletic efe

Athletic, Borisov Arenara iristen

 

BATEren hamaikakoa: Chernik, Khagush, Filipenko, Mladenović, Polyakov, Yablonski, Karnitski, A.Volodko, M.Volodko, Gordeychuk, Signevich.

Athleticen hamaikakoa: Iraizoz, Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Rico, Beñat, Munian, Aduriz, Ibai

aduriz athletic efe

Valverde: 'Ligako krisia alde batera utziko dugu'

ernesto valverde efe

Muniain: 'Garaipen batek taldeari konfiantza emango lioke'

iker muniain efe

Athleticek Bate Borisov gainditu du (1-2) Txapeldunen Ligako jubenilen partidan

twitter

@athletic_eus

Amaiera!! Batek 1- Athleticek 2 (Guruzeta, Villalibre) #lezama #UYL

twitter

@athletic_eus

86. GOOOLAAAAA Villalibrek! | 1-2 #lezama #UYL

Kontaketa osoa ikusi

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak


San Mames San Mames WEBCAM: zuzenean zelai berriaren lanak

Bideoak

Bideo gehiago

Txirrindularitza

Baqué-Campos kontinental taldea aterazeko lanean dihardu

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena