Kirolak

Beste kirolak

Informa nazazu RSS

Beste kirolak

'Red Bull Stratos' misioa

Baumgartnerek jauzia bertan behera utzi behar izan du

Erredakzioa

2012/10/09

Felix Baumgartner austriarrak soinu-langa hautsi nahi du, baina jauzia bertan behera utzi behar izan du haize-bolada indartsuengatik.

Iruzkinak

Felix Baumgartner austriarrak soinu-langa hautsi nahi du, baina jauzia bertan behera utzi behar izan du haize-bolada indartsuengatik. Antza denez, asteazken honetan berriro saiatuko da.

150 telebista katek jauzia zuzenean eman behar zuten, baina misioa bertan behera utzi behar izan dute prestaketak hasi eta bi ordu geroago. Estratosferara igotzeko globoa puzten ari ziren Roswellen (Mexiko Berria, AEB) misioa bertan behera utzi dutenean.

Kirolaria kapsularen barruan zegoen eta 36.765 metroko altuerara eraman behar zuen globoak, baina haize-boladek indarra hartu dute berriro.

Dagoeneko astelehenean eguraldiak misioa aurrera eramatea oztopatu zuen; izan ere, haize-boladak ezin zuten 5 kilometro orduko abiadura gainditu.

Duela 50 urte ezarritako lau errekor hausteko helburua du misioak: globo aerostatikoan egindako hegaldi garaiena (36.000 metro), altuera handienetik egindako jauzia, soinu-langa hautsi duen aurreneko peetsona eta iraupen handiena izan duen jauzia (bost bat minutu eta 30 segundo).




Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

14. etapa

Mauro Santambrogio, nagusi Jafferau mendian

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa