Kirolak

Futbola

Athletic club

Athletic Club

Gazte mailako Athleticek Kopako finala jokatuko du

Sara Lavado

2009/06/21

Bingen Arostegik zuzentzen duen taldeak 3-0 gainditu du Bartzelona San Mamesen eta joaneko 5-3ko markagailuari buelta emanda finalerako txartela eskuratu du. Aurkaria Sevilla izango da.

Athletic Clubeko gazte mailako taldeak Errege Kopako finalerako txartela eskuratu du San Mamesen joaneko markagailuari buelta eman (5-3) eta Bartzelona 3-0 mendean hartuta. 14.000 zale inguru hurbildu dira Bilboko futbol-zelaira.

Ivan Miñes eta Etxaniz jokalariek lehen zatian sartutako golek garaipena bideratuta utzi dute eta Etxanizek berak markagailua biribildu du bigarren zatian hirugarrena sartuz.

Finala hurrengo larunbatean jokatuko da Nerjako Lopez Cuenca futbol-zelaian (Malaga), 19:30etik aurrera, eta zuri-gorriek Sevilla izango dute aurkari. Andaluziarrek Tenerife kanporatu dute (4-0).

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa