Kirolak

Futbola

Athletic club

Llorente, erabakigarria

Athletic-Xerez (3-2): Zuri-gorriek lortu dituzte 3 puntuak

Josu Bilbao

2010/02/07

Susaetaren eta Llorenteren arteko lotura erabakigarria izan da partidari buelta emateko, Xerezek ondo jokatu baitu San Mamesen.

San Mamesen ohituta dauden bezala indartsu hasi zen Athletic eta partidaren 2. minutuan Toqueroren erdiraketa ate barrura bidali zuen Muniain gazteak buruarekin (1-0). Hala ere, talde andaluziarra ez zen atzean sartu eta 9. minutuan Morenoren jaurtiketa gogorra, Iraizozen ateko sareetara sartu zen (1-1). Athleticek ez zuen bere jokua aurkitu berdinketaren ostean.

Mario Bermejo, lehen zati paregabea egiten zegoen eta 38. minutuan jokaldi polit baten ondoren bere saria lortu zuen, eskuin oinarekin gola sartuz (1-2).

Bigarren zatian, Athletic berriz ere indartsu irten zen zelaira eta batez ere Markel Susaetaren sarrera erabakiorra izan zen partidari buelta emateko. Susaetaren erdiraketa 65. minutuan Renanen ate barrura bidali zuen Llorentek, burukada eder batekin (2-2). Llorentek berriz ere eta Susaetaren beste erdiraketa bati esker, 3-2koa jarri zuen ezker oinaz lortutako golarekin. Azkenean, 3 puntuak San Mamesen gelditu ziren nahiz eta Xerezek partida ona jokatu zuen.

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Castillo; Gurpegui (De Cerio, 61''), Orbaiz (Susaeta, min.46), Javi Martínez, Muniain; Toquero (David Lopez, 81'') eta Llorente.

2 - Xerez CD: Renan; Redondo, Leandro Gioda, Aythami, Casado; Moreno, Keita; Carlos Calvo (Alustiza, 82''), Víctor Sanchez (Bergantiños, 64''), Momo (Viqueira, 78''); eta Bermejo.

Golak:

1-0, 2:'' Muniain.

1-1, .10'': Moreno.

1-2, 41'': Bermejo.

2-2, 64'': Llorente.

3-2, 86'': Llorente.




Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa