Kirolak

Futbola

Athletic club

Mirandesi bi gol sartuta

Llorentek bere 100. gola sartu du Athleticekin

Erredakzioa

2012/02/01

Aurrelari zuri-gorriak bi gol sartu ditu Mirandesen aurkako partidan. Errege Kopan 15 gol daramatza, 75 Ligan eta 10 Europa Leaguean.

Fernando Llorente Athleticeko aurrelariak 100. gola sartu zuen talde zuri-gorriarekin Errege Kopako Mirandesen aurkako partidan. Bereak izan ziren norgehiagokako lehen bi golak eta lehia 1-2ko emaitzarekin bukatu zen.

2011-2012. denboraldian 16 gol sartu ditu guztira: 11 Ligan, 3 Errege Kopan eta 2 Europa Leaguean. Athleticen daraman denboran 15 gol daramatza Kopan, 75 Ligan eta 10 Europa Leaguean.

Athleticekin denboraldi baten 23 gol sartu ditu gehienez eta guztira 271 partida ofizial daramatza talde zuri-gorriarekin.



Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa