Kirolak

Futbola

Athletic club

Errege Kopako finala

Iraola: 'Bernabeu guretzako ezin hobea da'

Erredakzioa

2012/02/08

Neurketa erabakigarria hartzeko Real Madrilen zelaiak "edukierarik handiena" duela gogorarazi du Athleticeko kapitainak.

Santiago Bernabeu Errege Kopako finala hartzeko eta Athleticentzako "ezin hobea" dela adierazi du Andoni Iraola kapitain zuri-gorriak. Finalerdietan Mirandes kanporatu eta gero egin ditu adierazpenak Iraolak.

"Bernabeu guretzako ezin hobea da", esan du jokalari zuri-gorriak. Neurketa erabakigarria hartzeko Real Madrilen zelaiak "edukierarik handiena" duela gogorarazi du.

Bestalde, Iraola "pozik" azaldu da "urte batzuk geroago" final batera itzuli izanagatik. Era berean, Athleticen jarraitzaileei "eskerrak" eman dizkie "emandako babesagatik".


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa