Kirolak

Futbola

Athletic club

Akordiorik ez

Athleticek eta Barçak Bernabeu nahi dute Kopako finalerako

Erredakzioa

2012/02/13

Biek Bernabeu proposatu dute finala jokatzeko. Federazioaren txanda da orain: Real Madrilekin bilduko beharko da proposamen hori aurkezteko eta hamar bat egun barru erabakia ezagutuko dugu.

Ez da akordiorik egon Athleticek eta FC Bartzelonak Las Rozasen izandako bileran. Helburua Kopako finalerako futbol-zelaia erabakitzea zen, baina ez dute lortu. Talde biek Madrilgo Santiago Bernabeu proposatu dute final handia jokatzeko.

Josu Urrutia Athleticeko presidentea eta Toni Freixa Bartzelonako zuzendaritza batzordeko bozeramailea bi ordu inguru egon dira bilduta eta "lehen aukera" Bernabeu dela argi dute. Bernabeu zelai "egokiena" dela iritzi diote. Izan ere, Camp Nouren atzetik, eserleku gehien duen futbol-zelaia da Madrilgoa eta, hain justu, hori aldarrikatu nahi izan dute bi taldeetako ordezkariek: zenbat eta zaleentzako leku gehiago, hobe.

Orain Federazioaren txanda da. Real Madrilekin bildu beharko da proposamen hori aurkezteko eta hamar bat egun barru behin-betiko erabakia jakinaraziko dute.



Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa