Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Athletic club

Manchester United

Ferguson: 'San Mamesen jokatu nuen partida gogoan dut'

Erredakzioa

2012/03/14

Eskoziako teknikariak Jose Angel Iribarri gola sartu zion Glasgow hirian. Fergusonek Athleticen aurka jokatu zituen neurketak gogoratu ditu San Mameseko prentsa aretoan.

  • Alex Ferguson.

    Alex Ferguson. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Alex Fergusonek Athleticen aurka jokatu zituen norgehiagokak gogoratu ditu San Mameseko prentsa aretoan. “San Mamesen jokatu nituen partidetako oroitzapen onak ditut, gol bat lortu nuela uste dut gainera” adierazi du Eskoziako teknikariak. Chicharito Hernandezekin batera prentsa aretoko argazkiak komentatu ditu Fergusonek eta Iribarri Glasgow hirian sartu zion gola gogoratu du. Gainera, “Pichichiren bustoa” gogoratzen zuela azaldu du Manchester Unitedeko prestatzaileak.

1969an Rangers taldean aurrelari gisa jokatu zuen Alex Fergusonek eta zuri-gorrien kontra jokatu zuen Ferietako Kopan. Eskoziarrak partidako aurreneko gola eskuratu zuen Jose Angel Iribar gaindituta. Athleticeko atezain mitikoaren argazkia ikusi du Fergusonek San Mameseko prentsa aretoan eta lortutako gola gogoratu egin du. Rangersek 4-1irabazi zuen Eskozian eta zuri-gorriek 2-0 irabazi zuten Bilbon.



Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

20. etapa

Elurtea Lavaredoko helmugan

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#