Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Athletic club

Errege Kopa

Pantaila erraldoiak San Mamesen, Casillan eta beste hamar tokitan

Erredakzioa

2012/05/24

Athleticeko zaleek kalean gozatu ahal izango dute Errege Kopako finalaz. Partida ikusteko hainbat gune antolatu ditu Bilboko Udalak.

Iruzkinak

Datorren maiatzaren 25ean Errege Kopako finala jokatuko dute Athleticek eta Bartzelonak Madrilen, baina Bilbon ere era bikainean pasa ahalko dute eguna zaleek. San Mamesen eta Casillan egongo diren pantaila erraldoiez gain, hiriko beste hamar gunetan ere kokatuko dira pantaila horiek. Hala baieztatu du Bilboko Udalak.

San Mamesera 30.000 pertsona inguru gerturatuko dira finala ikusteko eta Casillan ere lau mila bat pertsona itxaroten dira. Bilboko Areatzan ere jende pila espero da Txairen eta Celtas Cortosen kontzertuak egongo baitira.

Bilboko Udalak jakinarazi du hainbat puntutan zirkulazioa eten egingo dutela eta garraio zerbitzuak indartuko dituzte finaleko egunerako. Segurtasuna bermatzeko, 90 udaltzainek osatutako dispositiboa prestatu du Udalak. Arriaga plazan osasun zentroa jarriko da larrialdiak artatzeko. Partida amaituta 50 pertsonak osatutako garbiketa zerbitzua jarriko da martxan.


Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Golfa

Jose Maria Olazabal, 2013ko Asturiaseko Pintzearen Saria

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#