Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Athletic club

Denboraldiaurrea

Athleticen porrota Sestaon, Javi Martinezen eta Herreraren itzuleran

Erredakzioa

2012/08/12

Ibai Gomezek zuri-gorriak markagailuan aurretik jarri ditu lehen zatian, baina etxeko taldeak Athletic ezustean harrapatu du atsedenaldiaren ostean.

Iruzkinak

Athleticek 2-1 galdu du Sestao Riveren aurka Las Llanas futbol-zelaian jokatutako lagunarteko partidan. Aritz Adurizek minutu batzuk jokatu ditu lesionatuta hiru aste taldetik kanpo eman ostean. Era berean, Ander Herrerak eta Javi Martinezek denboraldiaurreko aurreneko minutuak jokatu dituzte.

Ibai Gomezek zuri-gorriak markagailuan aurretik jarri ditu lehen zatian, baina etxeko taldeak Athletic ezustean harrapatu du atsedenaldiaren ostean. Horrela, Sestaok markagailua irauli du Oskar Martin eta Paul Abasoloren golekin.

Fitxa teknikoa:

Sestao River: Montero; Iparagirre, Azkoiti, Enerko, Terrón; Unai Calvo, Julen García, Zulaika; Silas, Ruben Perez eta Hernaez. Bigarren zatian Lain, Apraiz, Arrizabalaga, Larrazabal, Ibon Gutierrez, Abasolo, Retamero, Jokin, Crespo eta Oskar Martin.

Athletic: Raul; Markel Etxeberria (Seguin, 46. minutua), Ramalho, Ekiza, Castillo; San Jose; Ibai Gomez (Igor Martinez, 46. minutua), Herrera, Javi Martinez, Muniain; eta Llorente (Aduriz, 46. minutua).

Golak: 0-1, 21. minutua: Ibai Gomez. 1-1, 61. minutua. Oskar Martin. 2-1, 85. minutua: Abasolo, penaltiz.


Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Nahasmena

Garaipena ospatu... baina bigarren sartu

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#