Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Athletic club

Inkesta

Zale zuri-gorriek ez dute Llorentek Athleticen jarraitzerik nahi

Erredakzioa

2012/08/14

eitb.com-en egindako inkesta batean, %42ak ez du errioxarra talde zuri-gorrian gelditzerik nahi. Hala ere, inkestatuen %37ari Fernando Llorentek San Mamesen jarraitzea gustatuko litzaioke.

  • Fernando Llorente.

    Fernando Llorente. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Inkestako %42ak ez du Fernando Llorente aurrelariak Athleticen jarraitzerik nahi, baina %37ak errioxarra Bilbon gelditzea nahi du. Inkestak iraultze nabarmena izan du Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini ondoren.

Talde zuri-gorriko presidenteak prentsaurrekoa eskaini aurretik, inkestatuen gehiengoak Fernando Llorentek San Mamesen jarraitzea nahi zuen. Josu Urrutiaren adierazpenen ostean, inkestak iraultzea izan du, eta gehiengoa Errioxako aurrelaria ez gelditzearen aldekoa da.

Inkestatuen %10ak Llorentek Athleticen, baina diru gutxiagoren truke jarraitzea nahiko luke, eta %11ari berdin dio aurrelariak jarraitu ala ez.


Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Hamaseigarrena

Etapa, iruditan

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#