Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Athletic club

Espanyol-Athletic

Llorente deialdian sartu du Bielsak

Erredakzioa

2012/09/15

Hala ere, Llorente hasierako hamaikakoan izango ez dela azaldu du Argentinako entrenatzaileak. Amorebieta, ostera, hasieratik arituko da lesiotik osatu ostean.

Iruzkinak

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak ondorengo jokalariak deitu ditu igandean Espanyolen aurkako partida jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Isma Lopez, Iñigo Perez, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Castillo, Ekiza eta Ruiz de Galarreta.

Fernando Llorentek eta Fernando Amorebietak arazo fisikoak gainditu dituzte eta deialdiko berritasun nagusiak dira.

Errioxako aurrelariak Athleticekin kontratua luzatu behar ez zuela iragarri zuen Josu Urrutia presidente zuri-gorriak abuzuatren 13an. Kroaziako Slavenen kontra jokatutako aurreneko bi partida ofizialetan parte hartu zuen Llorentek.

Baina Bielsak aurrelaria kanpoan uzteko erabakia hartu zuen ondoren, polemika zela-eta jokalaria jokatzeko moduan ez zegoela uste zuelako. Azken aste hauetan arazo fisikoek Ligan jokatzea eragotzi diote Llorenteri.

Hala ere, Llorente hasierako hamaikakoan izango ez dela azaldu du Argentinako entrenatzaileak prentsaurrekoan. Amorebieta, ostera, hasieratik arituko da lesiotik osatu ostean.

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Istiluak

Hamaika lagun atxilotu dituzte Madrilen, Errege Kopako finalaren ostean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa