Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Athletic club

Igandean, 19:50ean

Raulek hasieratik jokatuko du Iraizozen lesioagatik

Erredakzioa

2012/09/23

Andaluziarrek hasiera bikaina eman diote denboraldiari. Bigarren daude ligako sailkapenean eta Txapeldunen Ligari ezin hobe ekin zioten. Zuri-gorriek denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi dute.

  • Gorka Iraizozek min hartu du, eta ez du Malagaren aurka jokatuko.

    Gorka Iraizozek min hartu du, eta ez du Malagaren aurka jokatuko. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Athleticek Malagaren aurka jokatuko du igandean San Mamesen, 19:50ean. Bolada onean iritsiko da Malaga Katedralera. Athleticek denboraldiko bigarren garaipena eskuratu nahi du.

Zuri-gorrien hamaikakoan aldaketaren bat edo beste egon daiteke. Berritasuna Raul atezainak hasieratik jokatuko duela da. Iraizoz lesionatu egin da, eta Kepa Arrizabalagak ordezkatuko du deialdian. "Irailaren 22ko lan saioaren azken txanpan, kolpea eta zartadura izan zuen ezker belaunean Iraizozek", hau da Athleticeko zerbitzu medikuek klubaren webgunean eman duten azalpena. Badirudi Castillok ezker hegalean hasieratik jokatuko duela. Adurizek jokatuko du hasieratik. Ismael Lopez aulkian egotera pasa daiteke.

Betsalde, Malagak bolada onari eutsi nahi dio. Ligan bigarren sailkatuak dira, eta Txapeldunen Ligari hasiera ezin hobea eman zioten, lehen jardunaldian Zeeniti 3-0 irabazita. Toulalan jokatzeko prest egongo da. Aurrealdean jokalari bikainak ditu Malagak. Iscok, Joaquinek eta Saviolak erasoko hirukote bikaina osatzen dute.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Raul; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Castillo; Iturraspe, Munian, Susaeta, De Marcos; Aduriz eta Ismael Lopez.

Málaga: Caballero; Jesus Gamez, Demichelis, Welligton, Monreal; Toulalan, Iturra edo Portillo, Joaquin, Eliseu; Isco eta Saviola.

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

14. etapa

Mauro Santambrogio, nagusi Jafferau mendian

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa