Kirolak

Futbola

2. B maila

16. jardunaldia

Bigarren B Maila: Real Union eta Bilbao Athletic, playoff postuetan

Erredakzioa

2011/12/05

Reala B-k eta Lemoak sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen dute. Sestao Riverren eta Amorebietaren arteko bizkaitarren derbia, belde-beltzek irabazi dute.

Mirandesek lidergoan sendo jarraitzen du Reala B 2-0 gainditu baitzuten Burgoseko taldeko gizonek. Txuri-urdinak sailkapeneko asken postuetara erori dira eta Lemoak ere jaitsiera postuetan jarraitzen du. Arratiako taldeak 2-3 galdu zuen Guijueloren aurka Arlonagusian 2-0 irabazten joan eta gero.

Playoff postuetan sendo mantentzen da Real Union 27 punturekin nahiz eta igandean Ponferradinaren aurka 2-0 galdu. Zigandaren Bilbao Athletic ere 27 punturekin kokatu da sailkapenean Lezaman Gimnastika Segoviana 3-2 gaindituta. Eibarrekin berdinduta daude zuri-gorriak, talde armaginak 2-0 galdu baitzuen Palentziaren aurka. Alaveses seigarren postua eskuratu du Salamancan puntu garrantzitsua eskuratu eta gero (2-2).

Sestao Riverrek 2-0 gainditu zuen Amorebieta talde bizkaitarren arteko derbian eta Osasuna B-k 1-2 gainditu zuen Gimnastika.

16 jardunaldiako emaitzak:

Athletic Club B 3 - 2 Gimnastica Segoviana CF
Sestao River Club 2 - 0 SD Amorebieta
CF Palentzia 2 - 0 SD Eibar
UD Logroñes 0 - 1 Zamora CF
SD Lemona 2 - 3 CD Guijuelo
Burgos CF 2 - 4 Arandina CF
UD Salamanca 2 - 2 Deportivo Alaves
SD Ponferradina 2 - 0 Real Union Club
CD Mirandes 2 - 0 Real Sociedad de Futbol B
RS Gimnastica 1 - 2 Club Atletico Osasuna

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa