Kirolak

Futbola

2. B maila

17. jardunaldia

Bigarren B Maila: Eibar eta Amorebieta, sendo playoff postuetan

Erredakzioa

2011/12/12

Bilbao Athleticen aurkako derbia Zornotzako taldeak irabazi zuen (2-1) eta armaginek 1-0 gainditu zuten Osasuna B. Lemoak eta Reala B-k jaitsiera postuetan jarraitzen dute.

Bigarren B Mailako bigarren multzoan, Amorebietak eta Eibarrek sendo jarraitzen dute playoff postuetan. Zornotzako taldeak 2-1 gainditu zuen Bilbao Athletic Urritxen bizkaitarren arteko derbian. Eibarrek 1-0 irabazi zuen Ipuruan Osasuna B-ren aurka eta talde armaginak 30 punturekin hirugarren postuan kokatu da.

Real Unionek berdinketa garrantzitsua eskuratu zuen Mirandesen aurka (0-0) eta Iruneko taldea playoffetatik puntu bakarrera kokatu da. Alavesek 0-1 galdu zuen etxean Ponferradinaren aurka eta Sestao Riverrek 1-1 berdindu zuen Palenztiaren etxean.

Jaitsiera postuetatik irten gabe jarraitzen dute Lemoak eta Reala B-k. Bizkaitarrek 2-1 galdu zuten Zamoraren aurka eta guipuzkoarrek 0-2 Gimnastikaren aurka.

17 jardunaldia:

Real Union Club 0 - 0 CD Mirandes
SD Amorebieta 2 - 1 Athletic Club B
Reala B 0 - 2 RS Gimnastica
Arandina CF 0 - 1 UD Salamanca
Deportivo Alaves 0 - 1 SD Ponferradina
CF Palentzia 1 - 1 Sestao River Club
Gimnastica Segoviana CF 2 - 1 UD Logroñes
Zamora CF 2 - 1 SD Lemona
CD Guijuelo 1 - 0 Burgos CF
SD Eibar 1 - 0 Club Atletico Osasuna B,


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa