Kirolak

Futbola

2. B maila

Prentsaurrekoa Arlonagusian

Uztailetik ez dutela kobratzen salatu dute Lemoako jokalariek

Erredakzioa

2012/01/10

Josu Iglesias kapitainak egoera larriaren berri eman du eta arazoa ez bada laster konpontzen, bestelako neurriak ere hartuko dituztela esan du.

  • Lemoako jokalariak.

    Lemoako jokalariak. Argazkia: EITB

Egoera latza ari dira bizitzen Lemoa futbol taldean jokatzen duten jokalariak. Uztailetik ez dute euro bat ere kobratu eta, jakina, egoera nahasia da oso. Mundu guztiak taldean zer gertatzen den jakin dezan, jokalariek prentsaurrekoa eman dute.

Baldintza eskasetan lan egiten dutela esan eta arazoa ez bada laster konpontzen, bestelako neurriak ere hartuko dituztela esan dute, han irakurritako komunikatuaren bitartez.

"Uztailetik ez dugu kobratzen eta etxean ere arazo larriak sortu dira”, adierazi du Josu Iglesias taldeko kapitainak alboan jokalari guztiak, entrenatzailea eta idazkari teknikoa izan dituela.

Mitxi Ordeñana presidenteak bere hitza bete dezala eta klubeko diru-kutxara heltzen den diru guztia euren soldatak ordaintzeko izatea espero dutela gaineratu dute.

Bestalde, Jon Solaun jokalari ohiak dirua ez izateak eragiten dituen beste motatako arriskuez ohartarazi du eta osasun-materialarako nahikorik ez dutela azpimarratu du. "Jokalariek ez dute kobratzen eta gainera askok 700 euro behar dituzte hilero honaino etorteko", esan du.

Lemoa Bigarren B Mailako II. multzoko azkenaurreko postuan dago 12 punturekin. Salbazioa 9 puntura dauka eta Hirugarren Mailarako promozioa zortzira.





Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa