Kirolak

Futbola

Reala

Bravo da klubaren apustua

Reala: Irteerako atea zabaldu diote Asier Riesgori

Ander Altuna

2009/11/17

"Klubaren apustua Bravo baldin bada irtenbide bat aurkitu beharko nuke", dio debarrak. Zeharo harrituta dago txiletarraren kontratu berritzearekin.

Riesgo aferak zer kontatua ematen segitzen du. Claudio Bravok 2013. urtera arte luzatu du la hitzarmena Realarekin eta horrek, modu batera edo bestera, zuzenean eragiten dio atezain gipuzkoarrari. “Ez dakit zer lortu nahi ote duten renobazioarekin. Euskal Telebista ikusten nengoela jakin nuen eta bai, izugarri harritu nahi. Klubarekin hitz egin beharko dut” adierazi du Riesgok Zubietako prentsa aretoan.

Ez dirudi egungo aldagelan tokia duenik. Bravo eta Zubikarai lotu ditu kirol zuzendaritzak eta horrek garbi erakusten du klubaren apustua zein den. Riesgok ere kontratua berritzeko aukera mahai gainean izan du, baina zer egin garbi ez eta erabakia atzeratzea pentsatu zuen. Orain ordea gauzak aldatu direla onartu du. "Bravorengan pentsatzen badute eta nirekiko pentsakera aldatu bada horrek erabakitzeko tartea murrizten du. Nik aurreneko mailan jokatu nahi dut Realarekin, baina klubak zer pentsatzen duen jakin nahi dut. Aurten gertatua ezin daiteke errepikatu, hiru atezain aldi berean egotea, eta erabakia hartzeko garaia da. Bravo bada apustua irtenbide bat topatuko nuke". Aperribairekin eta Lorenekin bilduko da Riesgo, baina Bravoren albisteak inor larritzen badu hori atezaina da. Klubak irteerako atea erakutsi dio edo bestela erabakia hartzeko epea errotik moztu.

Azken egunetako mugimenduen inguruko xehetasunak argituko dituzte bihar presidenteak eta kirol zuzendariak bihar. Hitzordua Anoetan 18:30etan. Litekeena da Bravo ere azaltzea gaur jokatuko baitu Eslovakian. Realak fitxa mugitu du. Zer egingo ote du Riesgok ? galdera horren erantzuna, aurki.

Zurutuza, prest

"Ongi" dagoela dio harrobiko jokalariak goizean normaltasunez entrenatu ostean. Lasarte bera noiz osatu zain dago eta ez litzateke harritzekoa izango Cartagenaren kontra minutuak izatea. Aurrez ere min hartuta egon da eta berragertu orduko uruguaiarra hamaikakoan kokatu zuen.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Barçako zaleek Canaletasen ospatu dute titulua



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa